2017/08/18
  • Herriko kaleetan barrena egin zituzten aurreneko metroak, txirrindulariek.
    Herriko kaleetan barrena egin zituzten aurreneko metroak, txirrindulariek.
  • kirola//ISKIBI BTT

    Eguraldi kaxkarra izan arren, 140 partehartzaile

  • Txirrindulari asko animatu ziren, BTT zeharkaldira. Azkarrenak, goizuetar, hernaniar eta urnietarrak.

  • GOIZUETA
    2017/06/10 00:00 Larunbata
  • Eguraldi kaxkarra ez zen oztopo izan, Iskibiko BTT zeharkaldian parte hartu nahi zuten txirrindularientzat; eta asko izan ziren igandean, animatu zirenak: 140 guztira.
    Gehienak, Oarsoaldea, Buruntzaldea, Bortziriak eta Donostialdeatik gerturatu ziren, eta «dena aurreikusi bezala» atera zela nabarmendu dute antolatzaileek: «guk oso balorazio po­si­tiboa egiten dugu», adie­razi dute.
    Bi ibilbide jarri zituzten aukeran, eta bietan, azkarrenak Urumea bailara eta ingurukoak izan ziren. Ibilbide motzean, 30 kilometrokoan, Gari­koitz Ariz­mendi hernaniarra, eta Xabat Etxe­gia eta Eneko Apezetxea goizuetarrak; eta luzean, 43 kilometrokoan, Axier Ota­ño urnietarra, eta Mattin Sanzberro eta Jose Mari Pacheco hernaniarrak. 

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660