2019/01/18
  • Argazkiak: OLATZ BEOBIDE
    Argazkiak: OLATZ BEOBIDE
  • elkarrizketa//OLATZ BEOBIDE  ‘GOIZUETAN BADA...’

    «Oso magikoa izango da; herritarrek egin eta herritarrekin partekatzeko sortu da»

  • ‘Goizuetan bada...’ antzezlana eskainiko du herritar talde batek Goizuetan, uztailaren 1ean. Prestaketa lanetan murgilduta, obraren nondik norakoak azaldu dizkigu Olatz Beobide zuzendariak.

  • GOIZUETA
    2017/06/10 00:00 Larunbata
  • Uztailaren 1ean eskainiko du­zue Goizuetan bada... antzezlana. Nolatan sortu zen aukera hori?
    Ideia, herriko jende talde batena izan zen, eta ondoren ni gonbidatu ninduten beraien nahia aurrera eramateko. Hau da, 25 urte geroago Goizuetan bazen! antzezlana berreskuratu eta antzeztea.

    Hain justu, duela 25 urte herritarrek antzeztutako  lana da Trabukorena. Zer kontatzen du?
    Beraiek sortu eta idatzi zuten antzezlana da, Isaak Etxe­be­rri­ak sinatua. Orduan Euskara  Ba­tzordearen ideia izan zen, beste egitasmo batzuekin batera, hau muntatzea 1985ean. Eta orduan asmoa zen Goizueta, garai batean, nolakoa izan zite­keen irudi bat prestatzea. Besteak beste, garai bateko lan­bideak aurkeztuz: meha­tzak, artzaintza, burnigintza… eta baita kontrabandoa ere. Eta baita ohitura eta erritoak ere; adibidez, San Miguelen etorrera, festa handia izaten baitzen orduan.
    Herri filosofia agertu nahi zuten, bai beraien pentsamendu eta nortasuna. Eta nola ez, herriko leienda edota istorio­ak… Honela, bere garaian Re­su­rrección Maria Azcuek bildu, eta Mikel Laboak hain ezagun egindako bertsoetako pertsonaiak dira antzezlaneko gai na­­gusiena, Trabuko eta Berdabio.

    «Antzezlaneko taldea irekia da, ez da bertan parte hartzeko aukera itxi. Beraz, ikustera etorri eta gozatu, edota parte hartu eta hasi oraintxe gozatzen!»

    Zer ikusiko du uztailaren 1ean, Goizuetan bada... ikustera doanak?
    Ikuskizun bat, jai giroan egingo dena eta artista ugariren artean eskainiko dena: antzerkia, bertsoak, abesbatza, dan­tzariak, musika eta festa.

    Iragarri duzue, «ikuspuntu berritzaile batekin eta antzerki lengoaia garaikidea erabilita» egingo duzuela antzezlana. Zer esan nahi du horrek?
    Garaikidea esaten zaio gaur egungo moldeetan egiten den arte formari, edo nik behintzat hala ulertzen dut.
    Hori egitea naturalena zen, besteak beste, jada ez dagoelako antzokirik Goizuetan, eta Landartek eskainitako aukera eder honetan ere, ez zegoen antzezlan osoa muntatzeko denborarik.
    Beraz, guk antzezlana abiapuntu hartu eta, esan bezala, musikariek, abeslariek eta dantzariek lagundurik, Goizu­e­­tan bada... muntatuko dugu, eta hori bai, besteak beste, an­tzezlaneko eszena garrantzitsu batzuk antzeztuko dituzte; dekoratu naturaletan, hau da herriko hainbat lekuetan.
    Beraz, ikusleak herrian gu­rekin ibiko dira, han eta hemen artistak egindakoa ikusi, entzun eta beraiek ere erromerian gurekin parte hartzen; bakoitzak unean uneko, sentitu bezala. 

    «Prestaketa prozesua oso ederra ari da izaten, auzolan artistiko zoragarria. Behin bakarrik eskainiko den ikuskizun artistiko ibiltaria, koloretsua eta ederra izango da» 

    Kasu honetan ere, duela 25 urte bezala, goizuetar askok hartuko dute parte, adin desberdinetakoak. Zenbat dira guztira?
    Talde irekia da, beraz oraindik ez ditugu partaideak zenbatu, ez baita bertan parte hartzeko aukera itxi. Hori bai, pentsa abesbatza dela, musika eskolako hainbat musikari, dantzariak... Jende andana izanen dela, eta antzezteko batu diren ikastolako zazpi gazte eta he­rriko helduen artean, oraingoz 22 pertsonak osatutako taldean ia 30 lagun daudela.
    Baina esan bezala, artistak hauek badira ere, oraindik ere jendea beharko da prestaketa lanetan eta laguntzeko. Beraz, esandakoa, ikustera etorri eta gozatu, edota parte hartu eta hasi oraintxe gozatzen!

    Zer moduzkoa ari da izaten prestaketa prozesua?
    Oso ederra, niretzat esperientzia berri eta aberatsa. Nik neuk, bi­daiaren formaz aparte, ikuskizun ibiltaria egitearena hasi­eratik sentitu nuen, honek hala behar zuela; baina bai le­kuak  eta ikuskizunaren edukia bera, auzolan artistiko zoragarria izaten ari da.

    Eta zuk, zein da izango duzun papera? Zer ari zara ikasten horrelako prozesuaz?
    Ba ikasten asko. Nire lana, zu­zendaria izatea, egitasmo artis­tikoa hau zuzentzea da, baina ez inposatuz edota nik neuk aurrez izan ditzakedan ideiekin eginda, baizik eta elkarrekin, elkarri okurritzen zaigunarekin, jolasean sortzen denarekin, eta beraiek, lekuak eta egunak oparitzen diguten inspirazio eta lanarekin.

    Zergatik animatuko zenuke jendea bertaratzera?
    Ba oso erraza. Herritarrek egin eta herritarrekin partekatzeko sortu delako. Eta gainera, oso magikoa izango da, behin ba­karrik eskainiko den ikuskizun artistiko ibiltaria, koloretsua eta ederra izango delako. 

    Zergatik dira beharrezkoak, Landarte bezalako programak?
    Ba herritarrek dituzten behar eta nahi artistikoak gauzatzen laguntzen dutelako, eta hori altxorra da, herriarentzat eta herritarrentzat. 

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548