2019/02/21
  • albistea//CEDERNA GARALUR ELKARTEA

    Lan eskaintza, Mendialdean ekintza-plan bat sortzeko

  • Lehen sektorea, merkaturatzeko zirkuituak,  sukaldaritza eta turismoa lotu beharko dira. 

  • GOIZUETA ARANO
    2019/02/09 00:00 Larunbata
  • Mendialdea eskualdean le­hen sektorea suspertzeko langile bat kontratatu nahi du Cederna Garalur Elkarteak. 

    Lanaldi erdiko kontratua eskainiko da, abenduaren 31ra artekoa, baina luzatzeko aukera izanen da. Lanpostua lortzeko aurkezteko epea otsailaren 14an bukatuko da.

    Lehen sektorea suspertzea, planaren ardatz
    Kontratatuko den langilearen ze­regina izango da ekintza plan bat diseinatu eta martxan jar­tzea, lehen sektorearen, mer­katuratzeko zirkuitu laburren, talde haundientzako su­kaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarrituta.

    Hori horrela, lanpostua be­te­tzeko  gutxieneko baldintza ba­tzuk eskatzen dira: nekazaritza adar batean, ingurumen zien­tzietan edota antzekoetan tituluduna izatea; euskalduna izatea (B2 mailako edo baliokidea den egiaztagiria edukita); eta B1 gida-baimena edukitzea. Era berean, baloratuko da lanpostuarekin lotura daukan pres­takuntza osagarria eta lanbide-esperientzia izatea eta eskualdea ezagutzea.

    Email bidez, aurkezpenak
    Lanposturako aurkeztu nahi duenak otsailaren 14ko 14:00ak arteko epea dauka CVa, hizkuntza-titulazioaren kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaltzeko.

    Lanpostuari buruzko informazio osoa albiste honi atxikitako dokumentuan aur­kitu daiteke. Argibide ge­hiago jasotzeko 948 20 66 97 te­lefonora  edo www.cedern­a.eu­/­e­us webgunera ere jo daiteke. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251