Portoloko muslariak Nafarroako finalera, Goizuetan irabazita

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Sei bikote elkartu ziren pasa den asteburuan Umore Ona elkartean, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan, Goi­zu­e­­tako kanporaketa jokatzeko.

Parte hartutakoen aurrean, bakarrak egin du aurrera: Por­to­loko aita-semeak, Juanito eta Iban Eskudero aita-semeak izan ziren txapeldunak, eta ha­iek jo­ka­tuko dute Nafarroako fi­nala, otsailaren 23an. Bi­ga­rren, Itsaso eta Ekaitz izan ziren. 

Finala, hilaren 23an
Martxoaren 16an jokatuko den Euskal Herriko finalerako sailkatzeko, Nafarroakoa gain­ditu beharko dute goizuetarrek. Hori otsailaren 23an jokatuko da, 08:30etan hasita, Iru­ñe­a­ko Alde Zaharreko Arrano elkartean.

Gosaritarako aukera izanen da bertan, 07:45etan, eta izena eman daiteke 667 536 382 telefonora deituta, 15 eurotan. Au­ke­ran daude ajoarrieroa, albondigak, txahal muturrak eta kalloak edo plater konbinatua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!