2019/02/24
  • albistea//EMANZIPA

    Etxeko alokairua ordaintzen laguntzeko, Emanzipa

  • Nafarroako Gobernuak 250 euro arteko laguntzak emango dizkie 23-30 urte artekoei.

  • GOIZUETA ARANO
    2019/02/09 00:00 Larunbata
  • Diru-laguntza programa be­rria jarri du martxan Na­fa­rroako Go­ber­nuak 2019a hastearekin batera, gazteei etxeko alokairua or­dain­tzen laguntzeko: Emanzipa.

    Honen bidez, 23 eta 30 urte bitarteko gazteei etxeko alokairuaren %50 ordainduko zaie, beti ere, gehienez 250 euroko laguntzarekin, eta alokairuaren prezio osoa 650 euro baino altuagoa ez bada.

    Eskaerak, telematikoki bakarrik
    Dagoeneko egin daitezke la­gun­tza eska­erak, baina tele­ma­tikoki bakarrik egin ahal izanen dira, www.navarra.es webgunean, zer­tifikatu digitalaren bitartez edo NAN eta Ogasuneko PINarekin.

    Laguntza, gehienez ere hiru urtetan emanen da, baina ez dute zertan segidako hiru urte izan. Eskatzaileek, beraz, urtero berritu beharko dute eskaera. Ordainketak, berriz, hiruhilean behin eginen dira.

    Informazio gehiagorako, galderak erantzuteko helbide elektronikoa erabili daiteke: emanzipa@navarra.es.

Iragarki merkeak

  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894