2019/02/18
  • albistea//TELEBISTA

    ETB1eko saio berrian, goizuetarrak lehian

  • Larunbatean grabatuko dute leitzarren aurkako aurrez aurrekoa Mungian (Bizkaia).

  • GOIZUETA
    2019/02/07 00:00 Osteguna
  • Zortzi herriren arteko pentatloi txapelketa izanen da ETB1­­eko programa berriaren oinarrian, Bostekoa izanen du   izenburu. Bost herri kirol egin beharko baitituzte bost lehiakidek. Zortzi herrik hartuko dute parte, binaka; horietako bat larunbatean grabatuko dute, Leitza eta Goizuetaren artekoa. 

    Mungian (Bizkaia) eginen dute grabazioa, eta bertara­tzeko gonbidapena egin dute. Jakinarazi dutenez, autobusa jarriko dute goizean bertaratzeko, eta han, jatekoa eta edatekoa ere izanen da. Gainera, «lehia bizia» izanen dela ziurtatu dute. Joan nahi duenak deitu egin beharko du ondorengo telefono zenbakietako batera: 650 50 30 01 edo 609 09 88 37.

    Bost proba
    Bi herrien arteko lehian, bost proba osatu beharko dituzte goizuetar eta leitzarrek: sokatira; 63 kiloko harria 10 aldiz altxatzea; 25 kiloko bi txinga eramatea; 5 mozketa tron­tzan; eta 470 kiloko harriarekin giza-proba. 

    Aurreneko saioa otsailaren 14rako iragarri dute; or­dutik aurrera, ostegunero eman­go dute ETB1en. 

Iragarki merkeak

  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251