2019/02/18
  • Iaz bezala, etzi aterako dira makilak astintzera. Argazkia: Felix Loiarte.
    Iaz bezala, etzi aterako dira makilak astintzera. Argazkia: Felix Loiarte.
  • albistea//SANTA AGEDA

    Hamar urte astelehenean, herrian zehar santa eskean

  • Santa Ageda bezperarekin, etzi eginen dute erronda goizuetarrek. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua, herriko plazan. 

  • GOIZUETA
    2019/02/02 00:00 Larunbata
  • Baserritar jantziak eta ma–kilak prest dauzkate dagoeneko goizuetarrek, Santa Ageda bezperako errondarako. Orain­go honetan, modu berezian pres­tatu dituzte, gainera, hamar­garren urteurrena ospatuko baitute, santa eskean.

    Herriko txoko eta tabernetan zehar
    Ospatzeko gogoarekin, eta he­rria girotzeko asmoz, eginen du­te aurtengo erronda goizuetarrek. Aurreko urtetan bezalaxe, arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua herriko plazan, eta handik, herriko txoko eta tabernetan zehar ibiliko dira, makila astinduz. 

    Urtero bezala, taldetxo ma­joa elkartuko direlakoan dira antolatzaileak: «urtero biltzen gara 20-25 bat lagun, eta nahiz eta astelehena izan, 10garren urteurrena ospatzen dugunez, hortxe ibiliko gara», azaldu dute. 

    Dena den, edonork parte hartu dezakeela gogorarazi du­te, eta animatu dituzte herritarrak: «gustokoa baduzu, baserritarrez jantzi eta azaldu!». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251