2018/12/12
  • Agerraldia egin zuten Goizueta eta Aranoko bizilagunek aurreko ostiralean. Argazkia: Felix Loiarte.
    Agerraldia egin zuten Goizueta eta Aranoko bizilagunek aurreko ostiralean. Argazkia: Felix Loiarte.
  • albistea//PEDIATRA ZERBITZUA

    Zerbitzua berrezartzeko lanean, herritarrak

  • Goizuetar eta aranoarrak Nafarroako Osasunbideak pediatria zerbitzua berriro ere eskaintzearen alde ari dira mobilizatzen.

  • GOIZUETA
    2018/12/01 00:00 Larunbata
  • Aurtengo otsailean kendu zu­en Nafarroako Gobernuaren Osa­­sunbideak pediatria zerbi­tzua Goizuetan, bertako herritar talde batek azaltzen duenaren arabera: «2018ko otsaila arte Leitzako osasun zentroan atxikituta zegoen pediatrak ematen zuen zerbitzua Leitzan, Lekunberrin eta Goizuetan. Data horretatik aurrera, zerbi­tzua kendu zuten eta larrialdietan Leitzara joateko agindu zieten, ordubeteko joan-etorria».

    Dena den, diotenez, «maia­tzera arte, aurretik zegoen pe­diatrak, bere borondatez, zerbitzua ematen zuen». 

    Eta orain, hori berrezartzeko bo­rrokan ari dira, Goizu­e­ta­ko eta Aranoko he­rritarrak, bai­ta Udala ere: «Alkatea zo­naldeko arduradunarekin bil­du da, sinadurak ere bildu di­ra, kontzentrazioak egin... Baina Goizuetan berdin jarraitzen dugu, zerbitzurik gabe», azaldu dute.
    Hori horrela, Goizueta eta Ara­noko herritarrek, beren eskaerarekin jarraitzen dute, eta hala adierazi zuten aurreko ostiraleko agerraldian: «zonaldeko pediatriako postuak hiru herriak hartu behar dituela kontuan hartuta, Goizuetako eta Aranoko herritarrok pediatriaren zerbitzua herrian eska­tzen dugu». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260