2018/11/16
  • Irumaita txaranga izan zen Atalen eguneko protagonistetako bat. Argazkia: Felix Loiarte
    Irumaita txaranga izan zen Atalen eguneko protagonistetako bat. Argazkia: Felix Loiarte
  • albistea//KULTUR AGENDA

    Euskaraldiari hasierako bultzada eta Jubilatuen Eguna, estreinatzeko

  • ‘Ttak!’ antzerkia izanen da gaur, herritar guztientzat; aurretik, Jubilatuen Mus eta Truk txapelketa izanen da, Umore Ona Elkartean, 65 urtetik gorakoentzat.

  • GOIZUETA
    2018/11/03 00:00 Larunbata
  • Azaro Kulturalari agur esan, eta bi-hiru hilabetero argitaratuko duten aurreneko Kultur Agendaren berri eman du Udalak. Gaur emanen zaio hasiera Ttak! antzerkiarekin, eta bihar jarraipena, Jubila­tuen Egunarekin. 

    Euskaraldirako berotzen, antzerkiarekin
    Euskaraldiarekin bat eginen dute goizuetarrek ere, eta azaroaren 23ra begira motorrak berotzen hasteko, aurreneko jarduera izanen da gaur. Ttak! antzerkiarekin Euskaraldia Umoretik gozatu ahal izanen da, gaur arratsaldeko 18:30etan hasita, udaletxeko ganbaran. 

    Bihar izango da Jubilatuen Eguna, Umore Onaren eskutik.

    Jubilatuen Eguna, Umore Ona Elkartearen eskutik
    Geldi ezinik dabil Umore Ona Elkartea; Atalen eguna izan zuten aurreko igandean, bi aste atzeratu ondoren, eta bihar, aldiz, Jubilatuen Eguna ospatuko dute. Gaur izanen da aurreneko ekintza; arratsaldeko 16:00etan hasita, Jubilatuen Mus eta Truk txapelketa izanen dira, elkartean bertan.

    Bihar izanen da, ordea, egun haundia. Goizeko 11:00e­tan hasiko da mezarekin; on­doren, 12:00etan, pilota partidak jokatuko dira; eta eguerdian, 14:00etan, bazkaria eginen dute menu ederrarekin.  Baz­kalos­tean, Ainhoa Zabale­ta­rekin izanen dute dantzaldia.

    Goizuetan erroldatuta dauden 65 urtetik gorako 196 jubilatu daude gonbidatuta biharko bazkarira. Bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu, eta gainontzekoa, Umore Ona elkarteak hartuko du bere gain, Udalaren laguntzarekin. 

    Ostiralean, gehiago
    Datozen asteetan jarraituko du te kultur ekintzen. Hurrengoa ostiralean izanen da; emakumeari buruzko Alu Alu antzerkia izanen da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko ganbaran. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161