2018/10/22
  • albistea//BERDINTASUNA

    Emakume baserritarren topaketa, urriaren 15ean

  • Leitzan eginen dute, ospatzeko Landa Eremuko Emakumeen Eguna. Izenematea zabalik dago.

  • GOIZUETA ARANO
    2018/09/29 00:00 Larunbata
  • Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da urriaren 15a, eta egun hori ospatu nahi  dute Leitzaldean. Horretarako, emakume baserritarren topaketa antolatu dute Leitzaldeko Berdintasun Batzordeek egun horretan bertan. Leitzako udaletxean izanen da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

    Bertan parte hartu ahal izanen dute, baserritik soilik bizi diren emakumeek, edota baserria diru iturri nagusi dutenek.

    Izenematea, urriaren 12ra arte
    Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez eman beharko dute izena. Horretarako, bi bide jarri dituzte aukeran: 948 51 08 40 telefonora deitu, edo whatsapp bidez idatzi 674 08 69 26 telefono zenbakira; goizez egin behar da, 09:00etatik 12:00etara. Urriaren 12a da azkeneko eguna.

    Elkargune horren helburua bikoitza da: batetik, tal­de horri espazioa eskaintzea; eta bestetik, hainbat tresna jar­tzea haien eskura: «gune honek aukera emanen du, ema­kume baserritarren nahien, ametsen, beharren eta etorkizunaren inguru­an hausnartzeko. Agian hasiera emanen dio ahalduntze prozesu bati, agian bide baten abiapuntua izanen da. Egun ho­rretan jakinen dugu hori».

    Saioan izanen da Marian Cestau, coach, formatzaile eta aldaketa eta ikasketa prozesuen bideratzailea.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894