2018/12/18
  • albistea//EUSKARALDIA

    Goizuetarrak zein aranoarrak, ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’?

  • Izenematea zabaldu dute, Euskaraldiaren ‘11 egun euskaraz’ egitasmorako. 

  • GOIZUETA ARANO
    2018/09/29 00:00 Larunbata
  • Azaroaren 23an hasi eta Eus­keraren Egunera arte, abendu­aren 3ra arte, Eus­karal­dia­ren 11 egun euskaraz egitasmoa burutuko dute Euskal Herriko makina bat herritan. Goizue­tan eta Aranon ere sortu dute hori antola­tzeko batzordea, eta izena emateko zabalik daukate dagoeneko, Euskaraldian aritu nahi du­ten goizuetar eta arano­arrek. Internet bidez egin daite­ke, izenematea.euskaraldia.eus web orrian. Horre­ta­ra­ko, au­ke­ratu behar dute Ahobizi edo Be­la­rriprest izanen ote diren, eta formularioa bete.

    Aranoarrek, gainera, aurreratu dute postua jarriko dutela herrian, urriaren 19 iluntzean eta 21 eguerdian, izenematea errazagoa egiteko.

    Euskera gehiago erabiltzeko ariketa, proposamena
    Euskaraldiaren egitasmoarekin, «hizkuntza ohiturak astin­du eta ohiko harremanetan eus­kera gehiago erabiltzeko ari­keta bat» proposatu nahi izan dute. Horrela, bi roletako bat hartu behar dute. Ahobizi direnek, euskeraz ulertzen duenari hala eginen diote, berak erderaz erantzun arren; eta ezezagunei, euskeraz eginen diete au­rreneko hitza. Belarriprest direnek, aldiz, euskeraz egiteko eskatuko diete euskeraz dakitenei, ulertuko dietelako, nahiz eta gero erderaz erantzun.

    16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena, eta behin apuntatuta, herrian ja­so­ko dute materiala; tartean, egitasmoak iraun bitartean soinean eramanen duten Ahobizi edo Belarriprest ikurra. 

    Egitasmoarekin lortu nahi dute, «frogatzea uste baino gehiagotan dela posible euskerazko komunikazioa; jabe­tzea uste baino gehiago dela euskera ulertzen duen jendea; eta hizkuntza ohiturak alda­tzea erosoagoa egitea», diote.

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894