2018/08/21
  • Txupinazoa botako dutenetako batzuk.
    Txupinazoa botako dutenetako batzuk.
  • albistea//AMABIRJINAK GOIZUETAN - TXUPINAZOA

    «Bultzatu baten beharrean gaude!»

  • Normalean lanean topatuko ditugun arren, salbuespena eginen dute aurten, eta herrian zerbitzu pribatuak eskaintzen dituztenek botako dute Goizuetako Fiestei hasiera emateko itxaferoa asteartean. Ximon Apezetxea harakinak ordezkatuko ditu udaletxeko balkoian: «izugarria da herriarentzat zenbat lan egin dituen Ximonek».

  • GOIZUETA
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • *Argazkian: Goran: Rosa Olaizola (Goittiki haur eskolako hezitzailea), Arantxa Perurena (Coviran),
    Juan Mutuberria (Mutu taberna), Pili Untxalo (Untxalo liburudenda) eta Jabier Apezetxea (Belako autobusak eta tailerra).
    Behean: Uxue Mutuberria (Mutu taberna), Amaia Uitzi (Amaia kafetegia) eta Maria Apezetxea (Oxeguarda jatetxea). 

    Lanean izan ohi dira herriko merkatari, tabernari... eta oro har, Goizuetan zerbitzu pribatu bat eskaintzen dutenak txupi­nazo egunean. Baina aurten, salbuespena eginen dute, eta saiatuko dira sektorea ordez­katzen. 

    Izan ere, haiek izanen dira txupinazoa botatzeko ardura izanen dutenak: «Azkeneko ur­teetan, herrian bertan aditzen den komentarioa da zenbat zerbitzu ari diren ixten. Herri batek bizia manten­tzeko-edo, ga­rran­tzia haundia du zer­bitzuak egoteak, herrian bertan. Ikusi dugu momentu hori in­portan­tea izan zitekeela zuei indar hori emateko eta bertan kon­tsumi­tzearen alde­ko deial­di bat egin litekeela», hala azal­du zien erabakia Itsaso Lujan­bio zinegotziak Udala­ren izene­an.

    «Lehendabizi pentsatu genuen ezin genuela joan»
    Guztiak elkartzeko aukera ez bazuten ere, aurreko asteartean bildu zen ordezkaritza zabala «pozik» agertu zen erabakia­rekin. «Lehendabizi pentsatu genuen ezin genuela, beti lana egitera ohituta gaudelako. Beste batetik, gurekin oroitzera ez da gutxi; bultzatu baten beharrean gaude!», azaldu zuen Coviran supermerkatuko Arantxa Peru­renak. Berak onartu zuen txupinazoa ez duela «azkeneko 30 urtetan ikusi»; hain juxtu iaz joatekoa zen «baina bi amona sartu ziren». Hala ere, beste aldea ere ikusten du: «amona horiei esker bizi gara».

    Amaia kafetegiko Amaia Uitzik, aldiz, ez du inoiz hutsik egin.

    «Zergatik orain?»
    Poza bai, baina zer pentsatua ere eman die batzuei erreko­nozimendu honek: «pentsa­tzen duzu: zergatik orain? iku­sita azkeneko bi-hiru urteetan izan duen bilakaera herriak, bada inflexio-puntu bat behar duena. Bazter guztietatik behar duguna da bultzatzea, eta garrantzia ematea bertan kon­tsumitzeari», hausnartu zuen Estankoko Unai Mirandak. 

    «Ni jubilatzean gustatuko litzaidake Goizuetako denda ba­tean erostea», egin zion se­gi­da Perurenak, «eta ez dakit au­kera hori izanen dudan». 

    Horren aurrean, Maria Ape­zetxeak, Oxeguarda jatetxe­koak, argi dauka: «horretarako, gazteak geratu behar dira Goizuetan». 

    Eta hain zuzen, hori alda­rrikatzeko aterako dira aste­ar­tean udaletxeko balkoira. 

    Ximon Apezetxea harakina, ordezkari
    Haiek ordezkatzeko Ximon Ape­zetxea harakinak botako du itxaferoa. Erabakia hartzeko garaian bera bertan ez bazen ere, aho batez hartutako era­bakia izan zen: «izugarria da herriarentzat zenbat lan egin dituen Ximonek, eta ez zaio inoiz errekonozitu», adierazi zuen Rosa Olaizolak, Goittiki haur eskolako hezitzaileak. Sek­­torea ordezkatzea izanen da, orduan, lan hori guztia es­kertzeko modua.

    Herritarrei ere, eskerrak
    Jaien beste aldea erakusten du­en sektorea da, oro har, ja­ietan egiten baitute askok urteko lan gehiena: «beti izaten da ho­rrela, batzuek disfrutatzeko, besteek lana egin behar», dio Amaia Uitzik. Hala ere, onartzen dute ongi pasatzen dutela: «nahiz eta lana egiten den, musika aditzen denean barrutik ateratzen da indarra», Maria Apezetxearen ustez.

    Aurreko astean, ordea, lan gehiago izaten dela onartzen dute, eta beti direla azken momentuko gertakizunen bel­dur: «aberia guztiak fiestetan iza­ten dira. Eskerrak manita­sak dauzkagun inguruan!», dio Oxeguarda jatetxeko Mariak.  Ados dago Amaia Uitzi: «gainera, Goizuetan gaude, eta  hemen zerbaitek huts egiten badizu, bakarren bat hona ekartzea konpontzera… hor izaten dira larritasu­nak!». 

    «Bertan kontsumitzeari garrantzia eman behar diogu»

    Horrelakoetan denek gorai­pa­tzen dute goizuetarren esku­zabaltasuna: «herrian jende askok lagun­tzen du, esku bat botatzen du edozeinek; ikusten bazaitu apu­roan… Goizuetak duen gau­zarik politena, elkarri lagun­tzeko bidea». 

    «Bukatzeko gogoa»
    Baina Uxue Mutuberriak argi dau­ka: «nik bukatzeko gogoa izaten dut». Eta horrek ematen die indarra, jarraitzeko: «kon­turatzerako azkeneko eguna… gure txupinazoa, orduan!», onar­tzen du Maria Apezetxeak. Aurten bereziki, Pobre de mia­rekin hasiko baitira aurten, as­koren oporrak. 

    TXUPINAZORA GONBIDATUAK

    - Coviran supermerkatua
    - Ximon harategia
    - Oxeguarda jatetxea
    - Amaia kafetegia
    - Mutu taberna
    - Izkiña taberna
    - Zubiondo taberna
    - Ixkibi kanpina
    - Untxalo liburudenda
    - Goittiki haur eskola
    - Txamoraberri nekazalturismoa
    - Belako autobusak eta tailerra
    - Goizukoop gasolindegia
    - Elena eta Unai estankoa
    - Irati ileapaindegia
    - Kiribil ileapaindegia
    - La Caixa
    - Farmazia

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096