2018/08/21
  • Umeentzako ikuskizuna izanen da gaurkoa; umeek emanen dute berea, bihar.
    Umeentzako ikuskizuna izanen da gaurkoa; umeek emanen dute berea, bihar.
  • albistea//AMABIRJINAK GOIZUETAN - EGITARAUA

    Ipuin kontaketa, Umeen Egunaren aurretik

  • Txupinazoa asteartean botako da, Gazteen Egunarekin, baina festa aurreko egitarauaren barruan, gaur ipuin kontaketa izanen da 19:00etan, labaderoan. Bihar, berriz, Umeen Eguna izanen da, Auroroekin hasita.

  • GOIZUETA
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • Amabirjinetako txupinazoa bota aurretik ere, nabaria da festa giroa Goizuetan.

    Festa aurreko egitaraua pres­tatu dute aurten, eta atzo Inun izan zen kontzertu akus­ti­koa ematen, labaderoan. Gaur, be­rriz, Paperezko Gizon Ema­kumeak ipuina kontatuko du Mai­der Garin Bakerok, 19:00etan.

    Era berean, atzo bezala, gaur ere fiestetako programa zaharren erakusketa ikusi ahal iza­nen da labaderoan, 18:30e­tatik 20:30etara.

    Umeak protagonista, bihar
    Eta fiestetako txupinazoa aste­ar­tean botako bada ere, egi­ta­raua bete-betea dator, bihartik aurrera. Umeen Eguna izanen da biharkoa, eta goizean goiz Umore Onako Auroroak atera bezala, ondo pasatzeko auke­rarik ez da faltako. 

    Irumaita txarangak hartuko die testigua gero, Auroroei, me­za baino lehen, eta on­do­ren, pilota partiduak, baz­karia, xe­xen eta poniak edota DJa iza­nen dituzte aukeran,  gazte­txo­ek.

    Merkatariak, festa jartzen
    Jai giroan murgilduta ere, as­te­le­hena atsedenerako eguna iza­nen da, eta asteartean hasiko di­ra ofizialki jaiak. Aurten, he­rriko merkatariek botako dute txu­pinazoa.

    Aurretik, gaz­­teek Altsasuko gazteen al­de­ko elkartasun ar­gaz­kia atera­tze­ko zita jarri dute, 11:30etan, baina 10:30e­tan ha­si­ta, kamixetak jaso ahal izanen dira. Gero, larunbatera arte ete­nik gabe segiko du festak.

    GOIZUETAKO FIESTAK - AMABIRJINAK 2018

    BIHAR, ABUZTUAK 12, Umeen Eguna
    08:00, Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik.
    09:00, Irumaita Txaranga, herrian zehar.
    11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.
    12:30, Pilota partiduak, herriko pilota eskolako haurrekin.
    14:00, Umeen bazkaria, Ikastolan.
    16:30, Xexenak eta poniak plazan, Lasturren eskutik.
    Ondoren, haurrentzako merienda, Guraso Elkartearen eskutik.
    19:00, DJ Porru, Plazan.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

    ABUZTUAK 14, Gazte Eguna 
    11:30, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia.
    12:00, Txupinazoa.
    Ondoren, Erraldoiak eta Buruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera; gazte poteoa. 
    14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.
    Ondoren, Gazteen arteko Goizu-Prix.
    19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.
    20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    23:00, Dantzaldia Plazan, Gabezin taldearekin.
    Ondoren, Igandea Txaranga.
    Afterra: DJ Aimar eta 2∅ctal (Gaztetxean)

    ABUZTUAK 15, Amabirjin eguna
    07:30, Diana, dultzaineroekin.
    08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.
    10:30, Meza Nagusia eta prozesioa.
    12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak dultzaineroekin herrian zehar.
    12:00, Pilota partiduak.
    13:30, Igandea Txaranga.
    17:45, Zezenak Lasturren eskutik.
    19:00, Bertso saioa: Alaia Martin, Agin Laburu, Julio Soto eta Iker Zubeldia.
    Ondoren, Igandea Txaranga.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.
    21:45, Afari Herrikoia Umore Ona elkartean.
    00:30, Kalejira.
    Ondoren, Igandea Txaranga, herriko kaleetan zehar.

    ABUZTUAK 16
    11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
    11:30, Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
    12:00, Sagardo Probaketa Plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.
    13:00, Igandea Txaranga.
    16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
    18:30, Herri kirolak: aizkolariak, Hodei Ezpeleta eta Oier Cañamares, eta harrijasotzailea, Idoia Etxeberria.
    Ondoren, Igandea txaranga.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    00:00, Dantzaldia ikastolan, Modexto musikariarekin.
    Ondoren, Igandea txaranga.

    ABUZTUAK 17
    11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak trikitilariekin.
    12:00, Chuchin Ibañez y Los Charros mariatxiak plazan.
    13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.
    17:00, XV. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
    18:00, Umore Ona dantza taldekoak plazan, Hernaniko dantzari eta musikarien laguntzarekin.
    19:30, Eonian elektrotxaranga.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    23:00, Nogen taldearekin kontzertua plazan.
    Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia plazan.
    Ondoren, Igandea txaranga.
    00:30 GHOA flamenrock eta DJungle (Gaztetxean)

    ABUZTUAK 18, Umore Ona Peñaren eguna
    08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.
    12:00, Umore Ona Peñaren irteera, Ikastolako tabernatik.
    12:00, Umeen pilota partiduak: ohiturari jarraituz, Goizueta-Arano.
    Ondoren, Igandea Txaranga.
    14:30, Umore Ona Peñaren bazkaria, Ikastolan.
    17:00, Umore Ona Peñaren kalejira, Igandea txarangarekin.
    18:30, Zezenak Lasturren eskutik.
    19:30, Dantzaldia Plazan, Iratzar taldearekin.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    00:00, Festen bukaera ekitaldia udaletxe aurrean, Igandea txarangarekin.
    Segidan, Iratzar taldearekin dantzaldia, Plazan.
    Ondoren, DJ Bull Ikastolan, eta Igandea txaranga, kaleetan zehar.

    AUTOBUS ZERBITZUA

    Astelehena, 13
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.

    Asteartea, 14
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.

    Asteazkena, 15
    Goizuetatik, 09:00etan (2).
    Hernanitik, 10:00etan (2).

    Osteguna, 16
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.

    Ostirala, 17
    Goizuetatik, 09:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan (2).

    Larunbata, 18
    Goizuetatik, 09:00etan (2) eta 18:00etan.
    Hernanitik, 10:00etan (2) eta 19:00etan.

    Igandea, 19
    Goizuetatik, 09:00etan (2).
    Hernanitik, 10:00etan (2).

     

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894