2018/08/21
  • Blusa eraman beharrik gabe ere, zuriaren gainetik zerbait berdea janzteko dei egin dute.
    Blusa eraman beharrik gabe ere, zuriaren gainetik zerbait berdea janzteko dei egin dute.
  • albistea//AMABIRJINAK GOIZUETAN - JAI BATZORDEA

    Zuri-gorri eta gainetik berde, Goizuetako fiesten kolore

  • Jai Batzordeak dei egin du, «festen sinbolo izan diren koloreak berreskuratu» eta zuri-gorri eta berdez janzteko, norbera eta balkoiak.

  • GOIZUETA
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • Umore Ona Peñaren koloreak di­ra zuri, gorri eta berdea, eta Jai Batzordeak dei egin du, sare so­zia­letan za­bal­du duen bi­deoa laguntzen duen kan­tuak dioen bezala, ‘Azpitik zuri-gorri, gainetik berdea’ janzteko, abuz­tuaren 14tik 18ra bitartean.

    1959an sortutako koloreak
    «Azken urteetan beste lekue­tan indartzen dijoan bezala festetan kolorez janztea, San Fermiñen kasuan edo beste herri askotan, hemen ohitura galtzen ari da», azaldu dute Umore Onatik. Eta «horren aurrean pentstau dugu gure esku dagoen guztia, kanpaina fuerte xamar bat egitea».

    Horregatik egin dute dei fies­tetan zuri-gorriz eta gai­netik zerbait berdea jantzita ibiltzekoa. «Horiek dira 1959an hemen sortu zen Umore Ona Pe­ñaren koloreak. Blusa ber­dea eta zuriz janztea. Baina fes­tetako kolore bezala hartuta daude». 

     

    Blusa gabe ere, berdea
    Herritarrak eta festara ger­tu­ra­tzen diren guztiak animatzeko, kantua ere sortu du Umore Ona­ko Esteban Arozenak, eta he­rria ere kartelez josi dutela dio.

    «Hemen pixka bat ohitura galtzen ari da, eta kanpaina egitea erabaki dugu»

    Dena den, propio azpima­rra­tu du kantuan ez duela inongo momentutan ‘blusa’ ber­dea aipatu. «Elenaren es­tan­­koan salgai izaten da Peñan erabiltzen den blusa. Baina eskuz bordatua denez, garesti xamar izan daiteke batzuen­tzat. Horregatik ez da esaten ‘blu­sa’ kantuan. Gainetik edo­zein arropa berde eramateak ba­lio du. Festari kolorea ema­tea da helburua». 

    Eta behin kolorea ematen hasita, balkoiak apaintzeko ere egin dute deia. 
    Izan daitezen kolore horiek, «Goizuetako ikur».

    EMAN KOLOREA FESTARI

    Azpitik zuri-gorri,
    gainetik berdea,
    nork asmatu lezake,
    janzkera hobea.
    Zeurre egoteaz gain,
    apain dotorea,
    Goizuetako ikur,
    eredu lorea.
    Zeurre egoteaz  gain,
    apain dotorea, 
    festak hartuko digu
    bere kolorea.

    Letra: Esteban Arozena

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831