2018/07/17
  • Iker Salaberria eta Aitor Aranguren, txapela eta trofeoekin. Argazkia: 21 iguales
    Iker Salaberria eta Aitor Aranguren, txapela eta trofeoekin. Argazkia: 21 iguales
  • albistea//GOIZUETA ESKU PILOTA

    Iker Salaberriak txapela, Biharko Izarrak torneoan

  • 22-21 irabazi zuen finala, Arangurenekin, Zabala eta Alduntzinen kontra.

  • GOIZUETA
    2018/06/30 00:00 Larunbata
  • Hilabetetako lehia gogorraren ondoren, Biharko Izarrak torneo garrantzitsuko finalera sailkatu zen Iker Salaberria goizuetarra, Aginagako Aitor Arangurenekin. Eta Mallabian jokatu zuten final haundia, ekainaren 14an, Javier Zabala errioxarraren eta Burla­ta­ko Aitor Alduntzinen kontra.

    Baita irabazi ere! Baina estu eta larri, hori bai! Tanto baka­rrera jokatu zituzten txapelak, markagailuak 21-21 berdinketa erakusten zuenean; eta azke­ne­an, Goizuetara eta Aginagara joan ziren bi txapelak (22-21).

    Partiduak denetik izan zuen: tentsioa, maila haundia, tanto ederrak... Eta baita emozioa ere, azken-azkenera arte.

    Salaberriak Arangurenekin lortutako txapela, aginagarra­ren azkenekoa izan zen afi­zio­natu mailan. Izan ere, astebete beranduago egin zuen debuta profesional mailan, ekainaren 23an, Asegarcerekin. Hain justu, Aimar Olaizola goizuetarrarekin jokatu zuen bere estreinakoa, eta 22-20 irabazi zieten, Iñaki Artolari eta Ibai Zabalari.

    Olaizola, San Fermin torneoan

    Asteburu honetan, San Fermin torneoko semifinala jokatuko du Olaizolak. Bihar izanen da,  17:00etan Sopelan; Bengoe­txe­a­ren kontra ariko da, lau t’erdian.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernaniko bikote bat gara bi umeekin eta Hernanin alokairu bila gabiltza.

    Telefonoa: 639257218