2018/06/20
  • albistea//MENDIALDEKO GURE ESKU DAGO

    «Sorpresaz hartu dugu jendearen erantzun ona, eta seguru gaude ez ahazteko moduko eguna izango dela»

  • 140 goizuetar eta aranoar izanen dira, 24garren kilometroan, nafarrentzako propio ateratako kamixeta eta zapi gorriekin.

  • GOIZUETA ARANO
    2018/06/09 00:00 Larunbata
  • Giza Katea ez da Nafarroatik pasako bihar, baina kateko bi kilometro beteko dituzte nafarrek: 24garrena eta 193garrena. Eta horietako aurrenekoan, bil­duko dira Mendialdea, Male­rre­­ka, Bortziriak eta Baztango herritarrak: «azkeneko egunetan gorakada haundia izan du izenemate kopuruak, eta 500 la­­gun gaude ize­na emanda ki­lometro horre­tarako; horietatik 300 gara Men­­dialdekoak, eta ze­hazki, 140 Goizueta eta Ara­no­koak. Aranoar asko beste ki­lo­metro batzuetan egongo ba­di­ra ere, batzuk Mendialdeko kilometroan egotera animatu dira, nafarrontzako propio ateratako kamixeta eta zapi go­rri­e­kin», azaldu dute Goizuetako Gure Esku Dagotik.

    Nabarmendu dute, «giroa be­­rotzen» sumatzen dutela inguruan, eguna hurbiltzen doan heinean: «saretzeak lortzeko eta kamixetak saltzeko, bi egunetan jarri genuen postua, Txi­noko festetan eta Kinto Egu­ne­an. Eta horietan saretze pila bat lortu baziren ere, azkeneko bi asteotan sutan egon dira lantaldeko kideen telefonoak. Jen­deak in­teres haundia erakutsi du, autobuse­tan apuntatu da... Se­guru gau­de ez ahazteko moduko eguna izango dela».

    Eta gaineratu dute, «sorpresaz» hartu dutela halako eran­tzuna: «bagenekien ongi eran­tzungo zuela Goizuetako herri­ak, aurreko ekimenetan ere hala egin duelako; baina Giza Kate honetakoa bereziki harrigarria izan da. Hasiera batean, erronka gisa jarri genion gure buruari, baietz 100 goizuetar Giza Katera!, baina ez genuen inolaz ere pentsatuko halako kopurura iritsi eta pasa genezakeenik», nabarmendu dute.

    Giza Katera joateko, hiru au­tobus aterako dira Goizue­tatik bihar, goizeko 09:30etan, Zarautzera bidean; goiko kanpinaren aurrean daukate bere zatia. Giza Katea bukatzean, eguer­di­ko 13:00etan, Goizueta­ra bueltatuko dira batzuk, eta Donos­tiako festara gerturatu, besteak; azken horiek, arra­tsaldeko 19:30etan izanen dute autobusa, herrira bueltatzeko.

    Giza Armarria, sarea osatzeko

    Ez da Nafarroatik pasako Giza Katea, baina maiatzaren 19an, Giza Ar­marria osatu zuten Iru­ñan: «estatua behin eta berriz ari da, nafarron erabakitze es­ku­­bidea ukatzen; horren adibide da, parlamentuak atzera bota dituela 17 lege, herritarron bizitza hobetzeko onartutakoak. Horri aurre egiteko, demokrazia­ren aldeko herritar sare sen­doa osatzeko beharra ikusi ge­nu­en, eta horretarako osatu ge­nuen Giza Armarria, Gaztelu Plazan. Egun horretan GoizuTrail zela eta, Goizueta eta Aranotik nahi baino jende gutxiago joan gi­nen, baina bertan izan ginen bi he­rrietakoak, elkarri eskua eman­da. Oso momentu polita izan zen, eta se­gu­ru igandekoa ere ederra izanen dela. Eman diezaiogun eskua etorkizunari!».

    MENDIALDEKOEN 19 ARRAZOI ERABAKITZEKO

    1. Euskal Herri osoan euskaraz hitz egiteko eskubidea eduki nahi dugulako. 
    2. Tokiko politikak garatu eta indartzeko.
    3. Gure lurraldeari dagozkion erabaki judizialak bertan hartu ahal izateko.
    4. Pentsio publiko eta duinak lortu ahal izateko.
    5. Hezkuntza sistema propio bat lortzeko.
    6. Parekidetasuna, duintasuna, errekonozimendua, berdintasuna eta aniztasuna bermatuko dituen gizarte feminista batekin amesten dugulako.
    7. Bertako aberastasuna bertan geratu eta inbertituko duen finantza sistema propioa edukitzeko.
    8. Gizarte osasuntsu batean erabakiguneak herritarrengandik gertu egon behar direlako.
    9. Epe luzerako elkarbizitza eraikitzeko, erabakiak batu egiten gaituelako.
    10. Egungo gizartearen kontsumo energetikoaren inguruko eztabaida eta gogoeta egin nahi dugulako.
    11. Elikadura burujabetza indartzeko.
    12. Gaur egungo nekazaritza eredua aldatzeko.
    13. Genero/sexu aniztasuna bizitzeko aukera edukitzeko.
    14. Auzolana berreskuratu eta bultzatuko duen gizartea bultzatzeko.
    15. Energia berriztagarriak eta autonomoak bultzatu nahi ditugulako.
    16. Etorkizunerako nahi dugun herri eredua eraikitzeko.
    17. Herri txikiek ahots propioa izateko.
    18. Herri libre batean zoriontsu izan nahi dugulako.
    19. Elkarri eskua emateko milaka arrazoi ditugulako.

     

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894