2018/06/20
  • Aitor (zutik, ezkerretik hirugarrena) eta Jon (behean, bigarrena) Apezetxea izan ziren txapeldunak.
    Aitor (zutik, ezkerretik hirugarrena) eta Jon (behean, bigarrena) Apezetxea izan ziren txapeldunak.
  • albistea//GOIZUETA ‘PILOTA GOZO’ TXAPELKETA

    Apezetxeatarrak ondoen, Pilota Gozo txapelketan

  • Umore Ona elkarteak antolatutako Pilota Gozo txapelketan 8 bikote aritu ziren, nor baino nor, giro ezinhobean. Jon eta Aitor Apezetxea izan ziren nagusi.

  • GOIZUETA
    2018/06/02 00:00 Larunbata
  • Pasa den asteburuan jokatu zen Pilota Gozo txapelketa Goizuetan, Umore Ona elkarteak antolatuta. Guztira, 8 bikotek hartu zuten parte, eta maila ederra eman zuten; baita giro ezinhobea jarri ere.

    Apezetxeatarrak nagusi, zentzu guztietan
    Finalean Apezetxetearrak izan ziren nagusi, baina baita txapelketa osoan zehar ere!
    Hain zuzen, Jon Apezetxeak, profesionaletan arituak, eta Aitor Apezetxeak jantzi zuten txapela, Ander eta Antton Apeze­txea anaiei irabazita.

    Baina lau horiez gain, izan ziren Apezetxeatar gehiago ere; Juantxo Apezetxea, munduko txapelduna izandakoa eta afizionatuetan urte askoan aritua, Beñat Apezetxea, 13 urteko semearekin aritu zen, eta finalerdietara iritsi ziren. Abize­nean ote dago, sekretua?

    Giro ederra, armailetan 
    Lehia bukatuta, sariak banatu ziren. Lan horretan aritu zen Iñigo Elizegi, Umore Onako lehendakaria. 

    Giroa, berriz, afizioak jarri zuen, harmailetan, partehartzaile guztiak animatuta.   

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894