Ekainean martxan, Jubiloteka zerbitzua

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

«Adinekoen bizi aktiboa sustatzea eta ongizatean eragitea» dira, Jubiloteka zerbitzu berriaren helburua.

Ekainean jarriko da mar­txan, Aranon, Goizuetan, Are­son eta Leitzan, eta izenematea irekita dago, ekainaren 11 arte.

Astean hiru orduz

Arano, Goizueta, Leitza eta Are­soko Gizarte Zerbitzuen Manko­mu­nitateak jarriko duen zerbi­tzua izanen da, Jubiloteka. Ha­siera batean, ekainetik uztailera bitartean eskainiko da, baina dagoeneko aurreikusi dute beste bizpahiru hilabetez luzatzea.

Oraingoz, hala ere, ekainetik uztailera bitartean emanen da zerbitzua, astean hiru orduz, saio bakarrean: 10:00etatik 13:00etara. Aranon Maisuenean eginen da, astearteetan, eta Goizuetan, jubilatuen elkartean, asteazkenetan. Areson astelehenetan emanen da zerbi­tzua, eta Leitzan, ostegunetan.

Hilero 10 euro ordaindu beharko dira zerbitzuaren truke, baina aurreneko hilabetea debalde izanen da.

Izenematea, Gizarte Zerbitzuetan

Probatu eta parte hartzera animatzen direnek eman dezakete izena, dagoeneko. Ekainaren 11ra arteko epea dago, horretarako.

Gizarte Zerbitzuetara deituta eman behar da izena, 948 51 08 40 telefonoan. Hileko 10 euro ordaindu beharko dira, baina lehendabizikoa debalde izanen da.

Tailerrak egiteko aukera izanen da saio hauetan, parte-hartzaileen prozesu kognitibo, emozional eta garunekoak hobetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!