2018/10/22
  • Asteazkenean egin zuten, Txino auzoko jaiak antolatzeko bilera.
    Asteazkenean egin zuten, Txino auzoko jaiak antolatzeko bilera.
  • albistea//TXINO AUZOKO JAI BATZORDEA

    Festak antolatzea erabakita, boluntario bila

  • Maiatzaren 4 eta 5ean ospatuko dira Txino auzoko festak. Boluntarioak behar dira.

  • GOIZUETA
    2018/04/07 00:00 Larunbata
  • Herri Batzarra egin zen asteazkenean, Txino auzoko jaien antolakuntza batzordeak deituta, eta aurten ere festak ospa­tzea erabaki zen.
    Behin baiezkoa erabakita, boluntario bila ari dira orain.

    Prest dauden boluntarioei izena emateko eskaera
    Asteazkeneko batzarrean ezta­bai­datu zen aurtengoan Txino auzoko festak ospatu, bai ala ez. Orain arte dinamizazio lanetan aritutako Gazte Asanbladak ardurak berriro bana­tzeko beharra mahai gainean jarri zuen, eta horren harira atera zen eztabaida.
    Batzarrera gerturatutakoek jaiekin jarraitzea erabaki zuten, eta horrela, maiatzaren 4 eta 5ean eginen dira Txino auzoko festak.
    Ohi bezala, «egitarau oparo eta erakargarria» osatzeko konpromisoa erakutsi dute, baina Jai Batzordeak laguntza eskatu die herritarrei, «bakoitzak gustokoen duen lana eginez, beste urte batez jai giroak Txino auzoa alaitu dezan». Ho­rre­tarako, boluntarioak behar dira lanerako, eta prest daudenei dei egiten zaie izena eman dezaten, Amaia kafetegian eta Motzane tabernan jarritako zerrendetan.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894