2018/04/23
  • albistea//GURE ESKU DAGO

    Giza-katea baino lehen, giza-armarria eginen dute nafarrek

  • Ekainaren 10ean eginen da giza-katea, baina nafarrek beste zita bat izanen dute maiatzaren 19an, giza-armarria egiteko.

  • GOIZUETA ARANO
    2018/04/07 00:00 Larunbata
  • Erabakitzeko eskubidearen aldeko lanean, beste hainbat zita zehaztu ditu Gure Esku Dagok Aste Santuaren aurretik egindako aurkezpenean, eta herriz herri antolatzen ari dira orain lan-taldeak.
    Zita haundiena ekainaren 10erako jarri dute, baina nafarrek izanen dute lehendik beste ekitaldi bat ere: Na­fa­rro­a­ko armarria osatzeko deia lu­zatu zaie, maiatzaren 19rako.

    Lau lan-ildo nagusi, Nafarroan
    Gure Esku Dagoren nafarroako bozeramaileek, Anabel Arrai­zak eta Aitor Urrutiak, lau lan-ildo nagusien berri eman zuten martxoaren 25eko aurkezpenean: herri galdeketak, Herritarron Ituna, ekainaren 10eko giza katea eta maiatzaren 19ko ekimena. «Eraba­ki­tzeko eskubidea gauzatzearen aldeko borondateak pilatzen ari dira, urtetik urtera gehiago. Nafarroan bertan erabaki­tzeko nahi eta beharra gero eta argiago azaltzen ari dira azken aldian», azaldu zuten.
    Goizuetan eta Aranon iaz egin ziren herri galdeketak, eta oraingoan, Lizarraldea eta Malerrekako herrien txanda izanen da, maiatzaren 6an. 
    Herritarren Ituna osatzeko arrazoien bilketarako, berriz, eskualdez eskualde saio parte-hartzaileak egitea aurreikusten da.
    Beste bi zitak zehaztu dira, dagoeneko. Maiatzaren 19an giza-armarria osatzeko deia egin zaie nafar guztiei; Nafarroako armarria irudikatuko dute Iruñeko Gaztelu Plazan. Horrekin, «nafarron erabakitzeko eskubidea agerian» jartzeaz gain, hurrengo zitarako motorrak berotu nahi dira: ekainaren 10ean giza-katea eginen da, Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituena. Nafarrei egokitu zaie kokatzea Zarautzen, 25 kilometroan, eta Gasteiz ondoan, 193 kilometroan. Izenemateak laster egin ahal izanen dira. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894