2018/06/18
  • albistea//UMORE ONA ELKARTEA

    Zuzendaritza batzordea berrituta, Umore Onak

  • Larunbateko batzarrean, 2017ko kontuak itxi eta aurrekontu berria ere onartu zuten.

  • GOIZUETA
    2018/03/10 00:00 Larunbata
  • Umore Ona elkarteak pasa den larunbatean egin zuen urteko batzar orokorra. Bertan, hainbat puntu aztertu zituzten. Besteak beste, zuzendaritza batzordea berritu eta aurrekontuak aztertu zituzten.

    Erabaki guztiak, aho batez
    Aztertutako puntuen artean aurrenekoak diru kontuen ingurukoak izan ziren.
     Batetik, 2017 urteko kontuak itxi zituzten. «Urteko emaitza 5.652 eurokoa» izan dela azaldu zuten. Bestetik, aurrekontu berria ere aurkeztu zuten.
    Segidan, batzorde berria izendatzeari ekin zioten. Aurreko batzordean aritutako Oier Apezetxeak, Auxtin Eskuderok, David Goikoetxeak, Juan Ramon Iribarrenek, Izaskun Ma­ka­zagak eta Ekaitz Narbartek bi urtez egin dute lan, eta haien lekuan sartu dira orain Iñigo Elizegi lehendakari lanetarako, Exteban Arozena idazkari, eta bokal, Mari Karmen Ansa, Aitor Mendizabal, Joseba Mitxelena eta Luix Zugarramurdi.
    Azken puntua, berriz, bazkide berriak onartzeko baliatu zuten. Guztira, bost bazkide berri sartu dira elkartean.
    Erabaki hauek guztiak aho batez onartu zirela jakinarazi dute, Umore Ona elkartetik.

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tabernako barrarako langilea behar da, esperientziarekin. Deitu astelehenetik ostiralera 15:00etatik 17:00etara

    Telefonoa: 679476992