Otsailaren 24an jokatuko da finala. Herrian Iban Eskudero eta Alain Goizueta izan ziren garaile.
Lehengo larunbatean jokatu ziren Goizuetan, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan, aurreneko kanporaketak.
Giro ederrean aritu ziren hainbat muslari, eta maila ederrean. Baina irabazlea bikote bakarra izaten da, eta aurtengoan, Iban Eskuderok eta Alain Goizuetak lortu zuten puntu gehien. Bigarren geratu ziren Aitor Mendizabal eta Juan Apezetxea.
Nafarroakoa, hilaren bukaeran
Behin Goizuetan jokatuta, Nafarroako kanporaketara joanen dira orain aurreneko bi bikoteak. Otsailaren 24an jokatuko dira zazpi lurraldeetako kanporaketak, eta Nafarroakoa Iruñean, Alde Zaharreko Arrano elkartean izanen da, goizeko 08:30etatik aurrera.
Final haundia, berriz, Lapurdin izanen da, Uztaritzen, datorren martxoaren 10ean.
Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.
Telefonoa: 655715943
Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.
Telefonoa: 656709251
Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.
Telefonoa: 688630241
Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)
Telefonoa: 943332894