2018/02/24
  • albistea//GOIZUETA-ARANO HONDAKINAK

    Gobernuak eta Kontsortzioak finantzatuko dute garbigunea

  • Nafarroako 11 mankomunitatetan jarriko dituzte puntu garbiak; horietako bat, San Antongo depuradoraren ondoan, Goizuetan.

  • GOIZUETA ARANO
    2018/02/03 00:00 Larunbata
  • Aurreko astean iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, puntu garbiak jarriko dituela hamaika mankomunitatetan; eta ho­rietako bat, Goizuetako Udalak aurreratu bezala, San Antongo depuradoraren ondoan egonen da, Goizueta eta Aranoko herritarrei zerbitzua emateko.
    Puntu garbi berri horiek guztiak finantzatzeko, Gober­nuak 2,8 milioi euro jarriko ditu; eta Hondakinen Kontsor­tzioak eta Iruñerriko Man­ko­mu­nitateak 0,7 milioi euro.
    Guztira, 3,5 milioi euroko in­ber­tsioak eginen dituzte, 2018 eta 2019 urteetan zehar. Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren barruan koka­tzen dira inbertsio horiek, eta helburua da, «%65 gaika biltze­ra iristea».

    Obra txikietako eskonbroak, elektrogailuak, bolumen handiko hondakinak...
    Goizuetan jarriko duten puntu garbia, garbigunea izanen da; eta helburua da, sortzen diren hondakin ezberdinak jasotzeko leku bat izatea. Baina mota jakin batzuetako hondakinak bil­­duko dira bertan: bolumen haundiko hondakinak, obra txi­­kietako eskonbroak, elektro­gai­lu txikiak eta poda errestoak. Izan ere, orain zailtasunak daude hondakin mota horiek jasotzeko, eta horri erantzuteko zerbitzu eraginkor bat es­kaini nahi dute. Edozein kasutan, Traperos de Emausen zerbi­tzu­ak berdin jarraituko du, etxeetara joanez.
    Garbigunea jartzeko, Goi­zu­­etako Udalak doaneko zesioa egin dio Mendialdeko Manko­munitateari, eta laster hasiko dituzte obrak. Lurra egokituko dute aurrena, kontenedoreak jarriko dituzte gero, eta itxitura eginen dute azkenik, sarrera bat egokituz.
    Leitzan ere jarriko dute beste garbigune bat, 2018 eta 2019 bitartean. Orain, bai Goi­zuetan eta bai Leitzan, birziklapen etxea edo kaseta bakarrik daukate.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak Hernaniko Euskaltel dendan arratsaldez lan egiteko lanpostua eskaintzen du. Lan kontratua, formazio sendoa eta lan-talde egonkorra eskaintzen du. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera

    Telefonoa: -


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678