2019/02/21
  • albistea//GOIZUETA UDALA

    2018 urterako Udal Aurrekontua onartu dute

  • Asteartean egin zuen plenoa Udalak, eta behin behineko onarpena eman zion 2018ko aurrekontuari; 802.498,46 eurokoa da.

  • GOIZUETA
    2018/02/03 00:00 Larunbata
  • Asteartean eman zion behin behineko onarpena, Goizueta­ko Udalak, 2018 urterako Udal Aurrekontuari. Urtarrileko ple­noan onartu zuten, hilaren azkeneko asteartean: guztira, 802.498,46 eurokoa izanen da.
    Bertan, ohiko gastu eta sa­rreren partidez gain, berriak ere txertatu ditu Udalak, hainbat inbertsiori dagozkionak.

    Hainbat inbertsio egiteko partidak, jasota
    Partida horietako bat, jaso dute Tifanitxo eraikinaren ba­rruko aldea berritzeko. Auto­en­plegurako laguntzak emateko ere gorde dute beste partida bat, eta dirulaguntza bidez emango da hori.
    Goizuetako bi parke berri­tzea ere aurreikusi du Udalak, Xalto eskolakoa, eta Plazakoa; eta bi lan horietarako jaso du partida bana. Goizuetan kon­tsumitu poltsak erosi eta ba­natuko ditu Udalak, bestalde. Eta pistak konpontzeko dirulaguntzak emateko partida bat ere izanen da.
    Dantzen lokala ere berritu eginen dute aurten, eta baserrietara doazen bideetan, kita­miedosak jarriko dituzte. Auzo­lanetarako asegurua kontratatzeko ere, gorde dute beste partida bat, aurrekontuan.

Iragarki merkeak

  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943