2018/01/22
  • albistea//NAN

    Beste sei zita, NANa egiteko

  • Leitzan izanen da aukera, eta aurretik zita hartu beharko da 948 012 012 telefonoan.

  • GOIZUETA ARANO
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Eskaera kopurua ikusita, NANa Mendialdean berritzeko beste sei aukera izanen dira dato­rren urtarrilaren 24an hasita.  Aurrekoan bezalaxe, Leitzan jarriko dute bulegoa, eta Nortasun Agiri Nazionala berritu nahi duenak, aurretik hartu beharko du hitzordua. Horretarako, 948 012 012 telefonora deitu beharko da. 

    Hilean behin, ekainera arte
    Urtarrilaren 24ean hasita, hilean behin izanen da hitzor­dua, ekainera arte: otsailaren 21ean, martxoaren 21ean, api­rila­ren 19an, maiatzaren 16an eta ekainaren 12an. Pasapor­tea, ordea, ezinen da egin.