2018/01/22
  • albistea//MUS TXAPELKETA

    Aitor eta Josebe Apezetxea garaile, azkeneko musean

  • Urteko azkeneko eguna ospatzeko mus txapelketa egin zuen, beste behin, Umore Ona elkarteak. Martin Huizi eta Joxe Mari Salaberria izan ziren bigarren.

  • GOIZUETA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Urtea ederki bukatu zu­ten Aitor eta Josebe Ape­zetxea anaiek, izan ere, beraiek izan ziren Umore Onak elkarteak ur­tero antolatzen duen mus txapelketako 2017­ko garaileak. Eta irabaz­teagatik, txuleta eta ardo botila bana etxe­ratu zituzten. 

    17 bikotek hartu zuten parte 2017ko azken eguneko txapelketan.


    Bigarren izan ziren, aldiz, Martin Huizi eta Joxe Mari Salaberria. Haiek ere ez ziren esku hutsik joan, eta oilasko eta txanpan botila bana izan zuten sari. 
    Urteko azkeneko egu­­nean egindako sa­ioan, denera 17 bikotek hartu zuten parte; horietako gehienek sa­ri­rik irabazi ez, baina giro ede­rraz gozatzeko auke­ra izan zuten, urtea borobildu eta ondo bukatzeko. yy