2018/01/22
  • Aurreko astean jokatu zituzten finalerdiak, frontoian.
    Aurreko astean jokatu zituzten finalerdiak, frontoian.
  • albistea//UMORE ONA PILOTA TXAPELKETA

    Nork jantziko du bigarren txapela?

  • Gaur jokatuko dituzte Umore Ona Pilota Txapelketako bigarren edizioko finalak, goizeko 10:00etatik aurrera, Goizuetako frontoian. Lau partidu izanen dira.

  • GOIZUETA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Heldu da finala; eta horrekin bukaera ema­nen diote gaur Umore Ona Pilota Elkarteak an­tolatutako txapelketari. Goizeko 10:00etan hasiko dira finaleko lau parti­duak, Goizuetako fron­toian, eta bertan eraba­ki­ko da, nork jantziko du­en maila bakoitzeko txapela.

    Zortzitik, hiru
    Lau mailetan arituko diren zortzi bikoteetatik, hiru dira Goizuetako elkartearen ordezkariak. Edo hobeto esanda, hiru mailetan txapelka janz­teko aukera izanen dute goizuetarrek: Umeak edo benjaminetan; kimuak edo alebinetan; eta gaz­teak edo jubeniletan. Hau­­rrak edo infantil mailan, aldiz, ez da  iza­nen Umore Onako or­dez­karirik aurten.  
    Dena dela, lagun­ta­sun giroa eta partidu in­teresgarriak ziurtatuta egonen dira gaurkoan.

    FINALETAKO PARTIDUAK, GAUR:
    1. Umeak-Benjaminak: Artetxe-Bidezabal (Ilumpe)/Apezetxea-Sagardui (Umore Ona).
    2. Kimuak-Alebinak: Otaegi-Bidezabal (Ilumpe)/Legarreta-Elizegi (Umore Ona).
    3. Haurrak-infantilak: Etxeberria-Goikoetxea (Eple)/Mikelarena-Apezetxea (Erreka).
    4. Gazteak-Jubenilak: Zabala-Oliden (Zazpiturri-Añorga)/Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona).