2017/12/18
  • Artantxuriketan saioan lepo bete zen aretoa, aranoarren ahots goxo, kantu eta istorioak aditzeko.
    Artantxuriketan saioan lepo bete zen aretoa, aranoarren ahots goxo, kantu eta istorioak aditzeko.
  • albistea//AZARO KULTURALA

    Abenduan ere, beste hiru zita

  • Greziako errefuxiatuen inguruko hitzaldia atzeratu egin da. Abenduan izango dira ekintza gehiago.

  • GOIZUETA
    2017/12/02 00:00 Larunbata
  • Azaro kulturala abendura ere luzatu da. Gaur Nafarroako Brigadisten Elkarteko Lucia Etxe­be­rria hitzaldia ematekoa zen: Errefuxiatuak eta emkume errefuxiatuen ego­era Grezian; baina egu­raldia dela-eta, atze­ra­tu egin da.
    Horrekin, eta beste bi ekitaldirekin, beraz, aza­ro kulturala abendura luzatuko da.

    Turroi eta mazapan ikastaroa, eta antzerkia
    Ekintzetako bat turroi eta mazapan ikastaroa izanen da. Eskolako jangelan emanen da, 10:00etatik 13:00etara, Cebank sukaldaritza-ostalaritza eskolaren eskutik. Izene­ma­tea irekita dago Amaia ka­fetegian, abenduaren 13ra arte.
    Bestalde, abenduaren 22an, Zera... Nola esango dizut, bada? antzezlana ikusteko aukera izanen da 18:30etan Ganbaran.
    Azaroa bukatzeko, be­rriz, Feri Eguna egin zen larunbatean. 400dik gora lagun izan ziren bazkal­tzen, eta Udalak eskerrak eman dizkie lanean aritu ziren guzitei. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660