2017/12/18
  • Aurkezleak, finaleko ariketa errebisatzen.
    Aurkezleak, finaleko ariketa errebisatzen.
  • albistea//GOIZUETA ‘KATARRAPIKAKA!’ LEHIAKETA

    Saltsa ederra, oilo itsuka!

  • Alaitz Eskuderok, Maialen Apezetxeak eta Ane Tabernak irabazi zuten ‘Katarrapikaka!’ lehiaketa, larunbatean. Giro ederra izan zen protagonista, jendez betetako ganbaran.

  • GOIZUETA
    2017/11/25 00:00 Larunbata
  • Ikusmin haundia piztu zuen Goizuetan, aurreko asteetan, Katarrapikaka! lehiaketak. Eta nabaria izan zen hori, larun­ba­tean: jendez bete zen udale­txe­ko ganbara, lehiaketa ikus­teko. Giro ederra izan zen ber­tan, eta ikusleen barre algarak piztu zituzten 12 partehar­tzai­leek, Zuriñe Lujanbio eta Fer­nando Goia aurkezleek, eta egin zituzten probek.
    Hiru kideko lau talde aritu ziren, mota guztietako probak egiten; guztiak, herriko histo­riari, etxeei, ohiturei edo jolasei buruzkoak. Aurrena, galdera bidezko probak izan zituzten, bi aukeraren artean erabaki­tze­koak, bakarka zein taldean. Eta gero, mimika probak izan zituzten, eta baita begiak esta­lita gauzaren bat ikutu eta asmatzekoak: taloa, ikatza eta joarea izan ziren gauza horiek. Publikoak ere hartu zuen parte probaren batean. Ikusle bat tri­kitixaz Zahagi Dantza jotzen ere jarri zuten, eta lehiakidea dantzari!


    Joango al dira irabazleak Kubara, 300 eurorekin?
    Bi talde iritsi ziren finalera, eta bertan, Goizuetako hitzak (be­tu­txa, alondoa, terrala, aze­ri­pa­ta­ioa, alkatea, zipota...) ze­go­ki­on alorrean kokatu behar zuten: tresna, animalia edo natura.
    Azkenean, Alaitz Eskudero, Ane Taberna eta Maialen Ape­zetxea izan ziren irabazle, eta aurreratu zuten, sariaren 300 euroekin, Kubara bidaia egin nahi dutela berriro... Iritsiko ote zaie? 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894