2017/10/20
  • albistea//AMABIRJIN JAIAK

    Umeek hasiera jaiei, gaur eta bihar

  • Txupinazoa bihar botako dute Goizuetan; umeek eginen dute. Gaur, ordea, Umeen Eguna ospatzen hasiko dituzte fiestak.

  • GOIZUETA
    2017/08/13 00:00 Igandea
  • Ezin itxaferoa bota arte itxoin, eta gaur, Umeen Egu­na­rekin jarriko dute festa gi­roa Goizuetan, nahiz eta Ama­birjin jaiei hasiera ofiziala emanen dien itxaferoa bihar botako duten; umeek, baita ere.

    Musika, goizean goizetik
    Festa giroan murgiltzeko, ezin­bestekoa izaten da musika, eta gaurkoan ere ez da faltako. Goizean goizetik hasiko dira Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik, kaleak alai­tzen, eta Irumaita Txarangak segiko die gero, 09:00etan.
    Meza izanen da 11:00etan, eta haurrek bertako jantziak eramanen dituzte soinean. Segidan, pilota partiduak izanen dira, eta bazkaria, gero.
    Arratsaldean, xexen eta po­niak, espuma festa, eta berriro ere musika izanen dira, Plaza Irrintzika ekitaldian. Bin­goarekin bukatuko dute.
    Umeen Eguna pasata, Gazteena iritsiko da, bihar. 

    GAUR, UMEEN EGUNA

    08:00, Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik.
    09:00, Irumaita Txaranga, herrian zehar.
    11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.
    12:30, Pilota partiduak, herriko pilota eskolako haurrekin.
    14:00, Umeen bazkaria, Ikastolan.
    16:30, Xexenak eta poniak plazan, Lasturren eskutik.
    Ondoren, haurrentzako merienda, Guraso Elkartearen eskutik.
    18:30, Espuma Festa, Plazan.
    19:30, Plaza Irrintzika, Plazan.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947