2017/12/18
  • albistea//MUSIKA

    Tabernetan bakarrik ez; zuzenean ere, musika!

  • Laga Gizarte Zerbitzuak sortu duen abesti «ez erasotzaile» zerrenda taberna eta txosnetan jarriko da. Baina zuzenean ere izanen da zer entzun, txaranga eta kontzertuetan.

     

  • GOIZUETA
    2017/08/12 00:00 Larunbata
  • Festa giroa jartzeko ezinbes­tekoa izaten da musika, eta Goi­zuetako Fiestetan ere ez da faltako. Batetik, taberna eta txos­netan aukera izango da, Laga Gizarte Zerbitzuak sortu duen lehiaketari esker, herri­tarrek proposatutako abesti «di­ber­tigarri eta ez eraso­tzai­leak» entzuteko.
    Baina zuzeneko musikarik ere ez da faltako, noski! Ho­rre­la, bihar bertan, Irumaita txa­ran­­garekin alaituko dituzte ka­le­ak, herriko artista gazte­txo­e­nek, eta kontzertuak ere iza­nen dira, datozen egunetan.

    Irumaita, aurreneko txaranga
    Umeek emanen diote sua etzi, fiestei hasiera ofiziala emanen di­en itxaferoari, eta umeek ema­nen diote hasiera, baita ere, txarangen joan-etorriari. Bi­har, Umeen Eguna izanik, Iru­maita txaranga aterako bai­ta, 09:00etan, kaleak anima­tze­ra. Hala ere, aurretik goiztia­rra­goak ibiliko dira goxo-goxo herritarrak esnatzen; 08:00e­tan Auroroak aterako dira, Umore Ona koruaren eskutik. Ume­en Egunerako, bestalde, Plaza Irrintzika ekitaldia anto­la­tu da aurten, bihar 19:30etan. Beraz, dantzarako aukera iza­nen da.
    Behin Irumaitak bidea irekita, txaranga gehiago ere izanen dira datozen egunetan. Besteak beste, astelehenean, Umore Ona peña aterako da 19:30etan ikastolatik, txaran­ga­rekin, eta gaueko ordu txi­ki­e­­tan, Igandea txaranga ibiliko da hara eta hona. Hurrengo egunetan ere, egunero aterako da Igandea txaranga, eguerdi, arratsalde eta gauetan, giroa jartzera.

    Bertako eta kanpoko artistak, taula gainean
    Gainontzean, zuzeneko kon­tzer­tuak ere izanen dira, he­rri­ko hainbat gunetan. Batzue­tan, herriko artistak igoko dira taula gainera; Gazte Eguneko bazka­lon­doreneko Musik Cha­llen­ge­an, adibidez. Besteetan, be­rriz, dan­tzaldi eta kontzer­tu­ak ema­nen dituzte talde eza­gunek.
    Gazte Egunean, Kalera eta Zakill taldeen kontzertuak iza­nen dira Gaztetxean, 23:00e­tan, eta Laiotz, ordu berean, pla­zan. Amabirjin egunean dul­tzai­ne­ro­ek emanen diote ha­siera egu­na­ri, 07:30etan, eta DJ Mikeltxi ari­ko da, gaueko 21:30e­tan. Aste­az­kenean, be­rriz, Mexico en el Corazon iza­nen da dantzaldian, gaueko 00:00e­tan; ostegunean, Plaza Dantzak eta Mugi Zaitez disko festa; eta ostiralean, Gabezine­kin dantzaldia, eta Los Zo­pi­lo­tes Txirriaos eta DJ Bull, gauean. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660