2017/10/20
  • Aukeran izanen diren pegatinak.
    Aukeran izanen diren pegatinak.
  • albistea//LAGA GIZARTE ZERBITZUEN MAKOMUNITATEA // PREBENTZIOA

    Festak lasai eta errespetuz

  • Laga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta  Goizueta eta Aranoko Prebentzio eta Berdintasun Batzordeak hainbat kanpaina jarri dituzte martxan, jaiak ondo, baina errespetuz eta berdintasunean oinarrituta pasatzea sustatzeko.

  • GOIZUETA
    2017/08/12 00:00 Larunbata
  • Udalak jaietako programan argitaratutako agurrean azpi­ma­rratu du «guztiona» dela, «Goi­zuetako Festak lasai os­patzeko eskubidea. Ez dugu inolako erasorik onartzen. Ez onartu zuk ere!».
    Eta zentzu horretan, hain­bat kanpaina jarri dituzte mar­txan Laga Gizarte Zer­bi­tzu­en Mankomunitateak eta Goizue­ta eta Aranoko Pre­ben­tzio eta Berdintasun Batzor­de­ak, jaietan errespe­tua, ber­din­ta­suna, eta kontsumo ar­du­ra­tsua sustatzeko.

    Errespetua aldarrikatzeko, pegatinak
    Kanpaina horietako bat da Erres­petuz blai! Honekin, hiru hel­buru lortu nahi dira: gehie­giz­ko kontsumoa ekiditea, kon­tsumo arduratsua bul­tza­tuz; emakume eta gizonek ja­iak baldintza berdinetan goza­tzea, eraso sexisten prebentzi­o­an arreta jarriz; eta tekno­lo­gia berrien zentzuko erabilera areagotzea.
    Hori lortzeko, eta kanpaina «interaktiboagoa» egiteko, jo­las bat proposatu da: Aranon egin zen bezala, Goizuetako festetan 10 pegatina mota izanen dira eskura hainbat puntutan, norberaren eg edo nahien arabera, momentuan egokiena aukeratzeko. Horre­la­ko leloak izanen dituzte: Gaur dantzatu nahi dut, Moz­kor­do­rik ez!, Ligatzeko prest! edota Aparkatu mugikorra... eta begi­e­tara begiratu.
    Era berean, beste udako kanpaina batzuekin bat egi­nez, Laga Gizarte Zerbitzuak De­na ez da Txantxa kanpai­na­ren berri ematen ere lagundu du, besteak beste, «ikusa­raz­te­ko ez kontsu­mi­tzea pertsona askoren era­baki dela».

    Kantuak, denen gozamenerako
    Bestalde, Laga Gizarte Zer­bi­tzu­ak aurten bigarrenez an­to­latu du Zuk Aukeratu Zuk Dan­tza Egin lehiaketa.
    Honen helburua da denen artean erabakitzea zein abesti entzun nahi diren festetan. «Dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sor­tzen duten abestiak izanen dira, ez erasotzaileak». Jaso­ta­ko proposamen guz­tie­kin abes­­ti zerrenda osatu dute, eta ta­­berna eta txosnetan ba­na­tuko dute, datozen festa egune­tarako. 
    Proposamen one­nak egin dituztenek, be­rriz, jasoko dute sariren bat!
    Ondo pasatzeko aukerarik ez du inork faltako, beraz, errespetua oinarri bada.

Iragarki merkeak

  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947