2017/10/23
  • Iaz lehenago bota zuten gazteek txupinazoa.
    Iaz lehenago bota zuten gazteek txupinazoa.
  • albistea//AMABIRJINAK 2017 // EGITARAUA

    Festaren iragarle auroroak eta umeak, txupinazoaren aurretik

  • Bi itxafero botako dituzte etzi; umeek bat, eta gazteek bestea. Baina festa bihar hasiko da!

  • GOIZUETA
    2017/08/12 00:00 Larunbata
  • Bost eguneko festak izanen di­tuzte Goizuetan aurten, be­rri­ro. Baina horiek, festa egun ofizialak izanen dira. Izan ere, txu­pinazoak etzi botako ba­di­ra ere, biharkoan festa giroa ja­rri­ko dute auroroek eta umeek! 

    Umeen eguna, festaren aurretik eta ondoren
    Aurtengoan umeek protago­nis­mo berezia izanen dute. Itxa­feroa bota aurreko eguna, bi­harkoa, Umeen Eguna izanen da, eta ohi bezala, bazkaria, es­pu­ma festa, merienda, pilota partiduak... izanen dituzte.
    Baina horrez gain, aurtengo fes­ten iragarle eta hasiera emai­le izanen dira. Izan ere, uz­tailean egin den herri an­tzer­kian parte hartu duten ume guztiak gon­bidatu dituzte jaiei hasiera ofiziala emanen dien itxaferoa botatzera; «Goi­zu­e­tan bazen, bada... eta izanen ba­da, jaso dugun herria gaz­tee­ne­kin eraikitzen ikasi dugu­la­ko iza­nen da», azaldu du Uda­lak.
    Bestalde, Gazte Eguna ere izanen da, jaiei hasiera emanen dien eguna, eta beraz, bigarren txupinazoa botako da Gazte­txe­an, egun berean.

    Zezenak bueltan, eta gazteak desapiyuan
    Iazko egitaraua begiratuta, bestelako aldaketa batzuk ere izanen dira aurten.
    Besteak beste, Gazte Egu­nean, Urumea jaitsieraren or­dez, bi koadrilen arteko desa­pi­yua izanen da. Era berean, aur­ten, plazako lanak bukatuta, be­rriro ere izanen dira xexen eta poniak, zezenak eta entzierroa.

    Bilketa, Goittiki laguntzeko
    Ikastolako tabernari dagokio­nez, aurten ere 24 orduz irekiko da, hilaren 14tik 18ra, eta 13an ere irekiko da. Dirua, Goittiki haurreskolarako bilduko da. 

     

    GOIZUETAKO FIESTAK - AMABIRJINAK 2017

    BIHAR, ABUZTUAK 13, Umeen Eguna

    08:00, Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik.
    09:00, Irumaita Txaranga, herrian zehar.
    11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.
    12:30, Pilota partiduak, herriko pilota eskolako haurrekin.
    14:00, Umeen bazkaria, Ikastolan.
    16:30, Xexenak eta poniak plazan, Lasturren eskutik.
    Ondoren, haurrentzako merienda, Guraso Elkartearen eskutik.
    18:30, Espuma Festa, Plazan.
    19:30, Plaza Irrintzika, Plazan.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.


    ABUZTUAK 14, Gazte Eguna eta Amabirjin bezpera

    11:00, Goizueta Chef, Plazan.
    12:00, Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
    Ondoren, Erraldoiak eta Buruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera. 
    14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.
    Ondoren, Musik Challenge.
    18:00, Gazte Desapiyua.
    19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.
    20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    23:00, Kontzertuak Gaztetxean: Kalera eta Zakill. Eta 
    goizaldean, Afterra.
    23:00, Dantzaldia Plazan, Laiotz taldearekin.
    Ondoren, Igandea Txaranga.


    ABUZTUAK 15, Amabirjin eguna
    07:30, Diana, dultzaineroekin.
    08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.
    10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.
    12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak herrian zehar.
    12:00, Pilota partiduak.
    13:30, Igandea Txaranga.
    18:30, Bertso saioa: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Eneko Lazkoz eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Aritz Zerain.
    Ondoren, Igandea Txaranga.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.
    21:45, Afari Herrikoia Umore Ona elkartean.
    00:30, Kalejira.
    Ondoren, Igandea Txaranga, herriko kaleetan zehar.


    ABUZTUAK 16

    11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
    11:30, Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
    12:00, Sagardo Probaketa Plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.
    13:00, Igandea Txaranga.
    16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
    18:30, Zezenak, Lasturren eskutik.
    Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    00:00, Dantzaldia, ‘México en el Corazón’.
    Ondoren, Igandea txaranga.


    ABUZTUAK 17

    11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak herrian zehar.
    12:00, Bakailu Lehiaketa, Plazan.
    13:00, Bakailu Lehiaketako sari banaketa.
    13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.
    17:00, XIV. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
    18:30, Plaza Dantzak Plazan, Umore Ona dantza taldea eta Ortzadar fanfarrearekin.
    Ondoren, Igandea txaranga, herriko kaleetan zehar.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    21:30, Mugi Zaitez Disko Festa, Ikastolan.


    ABUZTUAK 18, Umore Ona Peñaren eguna

    12:30, Umore Ona Peñaren irteera, Ikastolako tabernatik.
    12:30, Umeen pilota partiduak: ohiturari jarraituz, Goizueta-Arano.
    Ondoren, Igandea Txaranga.
    15:00, Umore Ona Peñaren bazkaria, Ikastolan.
    17:00, Umore Ona Peñaren kalejira, Igandea txarangarekin.
    Ondoren, Zezenak, Lasturren eskutik.
    20:00, Dantzaldia Plazan, Gabezin taldearekin.
    20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
    00:00, Festen bukaera ekitaldia udaletxe aurrean, Igandea txarangarekin.
    Segidan, Los Zopilotes Txirriaos eta Gabezin, Plazan.
    Ondoren, DJ Bull Ikastolan, eta Igandea txaranga, herriko kaleetan zehar.

    AUTOBUS ZERBITZUA
    Astelehena, 14
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan (2) eta 19:00etan (2).
    Asteartea, 15
    Goizuetatik, 09:00etan eta 11:00etan.
    Hernanitik, 10:00etan eta 12:00etan.
    Asteazkena, 16
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
    Osteguna, 17
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
    Ostirala, 18
    Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
    Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan (2).
    Larunbata, 19
    Goizuetatik, 09:00etan eta 11:00etan.
    Hernanitik, 10:00etan eta 12:00etan.

     

Iragarki merkeak

  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894