2017/10/20
  • Oztoporik ez zuten aurkitu goizuetarrek, bozkatzera joateko.
    Oztoporik ez zuten aurkitu goizuetarrek, bozkatzera joateko.
  • albistea//HERRI GALDEKETA

    %60tik gorako partehartzea Goizuetan eta Aranon, beste inon baino gehiago

  • Partaidetza haundiena izan zuten Urumea bailarako bi herriek atzo, Nafarroan egin ziren galdeketa guztien artean: %63,48ak bozkatu zuen Goizuetan, eta %61,46ak Aranon. Bietan, gainera, baiezkoa nagusitu zen, erantzun beharreko bi galderetan.

  • GOIZUETA ARANO
    2017/06/19 00:00 Astelehena
  • Festa giroan igaro zuten atzo­ko eguna, Aranon eta Goizue­tan, Gure Esku Dagok antola­tu­tako herri galdeketa tarteko. Eta asko izan ziren, bi herrie­tan, erabakiaren festa horre­tan parte hartu zutenak: %60tik gorakoa izan zen partehartzea bietan; beste inon baino haun­diagoa, atzokoan. Izan ere, 24 herritan izan zen galdeketa, eta Aranon eta Goizuetan lortu ziren partehartze datu nabar­me­nenak: 405 lagunek eman zuten botoa Goizuetan (%63,48), eta 59 lagunek Aranon (%61,46).

    Baiezkoa nagusi, bi galderetan
    Bi galdera zeuzkaten eran­tzu­teko, eta bi galderetan, baiez­koa izan zen nagusi, bai Ara­non eta bai Goizuetan. Aurre­nekoari (Nahi al duzu Nafa­rroako herritarrok gure etor­ki­zun politikoa modu askean erabakitzea?), %95ak erantzun zion baietz Goizuetan (384 boto), eta %92ak Aranon (54 boto).
    Eta bigarren galderari, ba­karrik erantzun behar zioten, aurrenekoan baiezkoa eman zutenek. Hauxe zen galdera: Nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra izan? Eta horretan ere, nabarmena izan zen baiezkoaren aldeko hautua: %96ak Goizuetan (368 boto), eta %91k Aranon (49 boto).
    Mendialde osoa hartuta ere, ez ziren bestelakoak izan da­tuak. Partehartzea %35,62koa izan zen, hori bai; baina bozka eman zutenen artean, %90,70ak bi galderetan erantzun zuen baiezkoa.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947