2017/03/30
  • albistea//GOIZUETA KULTURA

    70 kultur ekitaldi egin ziren pasa den urtean

  • Eskaintza hobetzeko asmoz, proposamenak egin daitezke ‘www.goizueta.eus’-en.

  • GOIZUETA
    2017/03/18 00:00 Larunbata
  • 2016ko ekitaldien bilduma argitaratu du Goizuetako Udalak. 2016an 70 ekitaldi anto­latu ziren eta asmoa, aurrera begira ere ekitaldiak erregistratzen jarraitzea da. Ekimen honen helburua Goi­uetan dagoen kultura eskain­tza zein den aztertzea eta hausnartzea da. 
    Horre­tarako, 2016an zehar herrian antolatu diren ekitaldien balorazio orriak bildu ditu udalak antolatzaileen eskutik. Balorazio hauek udal artxiboan erregistraturik geldituko dira. 
    Baina horretaz gain, aurreko asteko ostiralean, herriko eragileak eta hainbat herritar udaletxeko batzar aretoan elkartu ziren eta 2016ko ekitaldien errepasoa egin zuten. Ze kultur eskaintza dagoen aztertzeaz gain, eskaintza hori nola hobetu aztertu zuten. 
    Herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izan zuten eta Udalak, ateratako ekarpenak jaso zituen. Hala ere, herritar guztiengana iritsi eta beraien iritzia eta proposamenak jasotzeko, in­kesta jarri da martxan www.goizueta.eus webgunean. Apiri­laren 2ra arte egongo da inkesta erantzuteko aukera.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


Zubi Lana

  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805