2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Joxeba Zabalegi Oiarbide eta Mikel Noble Goikoetxea
  • EREÑOTZU
    2016/08/24 00:00 Asteazkena
  • Zaborrak, Ereñotzun

  • Ongi Etorri Hernanira! Ereñotzuko paraje ederretara datozen bisitariei ongi etorria egiten dien kartelak ondo baino hobeto azaltzen du hondakinak nola sailkatu behar diren. Bertan aipatzen da: “eskatzen dizugu zuri: sortzen dituzun hondakinak gaika jaso eta dagokion edukiontzian uztea. Harrerako ontzietan utzi sailkatuta”. Baina non daude ontzi horiek? Dirudienez bisitariek hori irakurri eta “hemen utzi zaborra” ulertzen dute. Horrela, edozein txokotan poltsak ageri dira. 
    Urteak dira Ereñotzuko auzotarrek udararo arazo hori jasan behar dugula. Eguraldi onarekin batera zabor poltsa ugari ageri dira Ereñotzuko txoko askotan, egun batzuk pasa eta agertu bezala  desagertu egiten dira hurrengo zabor poltsei lekua uzteko. 
    Aurten jarritako kartel informatibo horiek ez dira nahikoa arazoa konpontzeko, pausu bat eman da- ondo!- baina arazoa guztiz konpontzeko pausu gehiago eman behar dira.  Gure auzoa urte guztian zehar garbi eta txukun ikusi nahi dugu eta!

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894