2019/01/18
  • Josh Cheatham eta Maite Larburu, kontzertua ematen. Argazkia: Neighbor.
    Josh Cheatham eta Maite Larburu, kontzertua ematen. Argazkia: Neighbor.
  • elkarrizketa//NEIGHBOR

    «‘Hau’ hitzak balio haundia dauka; magikoki hona nator»

  • Disko berria, ‘Hau’, kaleratu eta kontzertuak eman berri ditu Neighbor bikoteak. Primizia ere eman du: abenduaren 15ean Hernanin joko dute; bezperan, Basaurin.

  • EREÑOTZU
    2016/09/24 00:00 Larunbata
  • Maite Larburu ereñotzuarrak eta Josh Cheatham seatledarrak osatzen dute Neighbor musika bikotea. 2013an kaleratu zuten au­rreneko diskoa, Ura pa­tri­kan, eta bigarrena ar­gitaratu berri dute: Hau.
    Hamaika kanturekin osatu dute, ukelele, gitarra elektriko, klarinete baju, ipak edota melodikarekin lagunduta. Salgai dago, dagoeneko: dendetan edo www.neighbor.nu.

    Bigarren disko honekin sendotu egin da Neighbor bikotea? Nola sortu da?
    Lagunak gara, izan gara eta jarraitzen dugu izaten. Hori da sortzen du­gu­naren oinarria. Biga­rren diskorako nahikoa kan­tu bildu ditudalako iritsi da bigarrena. Sorta nahikoa zela ikustean, eta dena sorta batean bil­tzeko ideia sortutakoan.

    Zein da bigarren lan hau osatzeko ideia hori?
    Ze izenburu jarri pentsa­tzen hasi nintzen, nola bildu dena poltsa batean. Eta badago kantu bat, In­vi­sible threads, Hari iku­se­zinak; ideia horrek obse­sionatu nau, hari ba­tek kantu guztiak lo­tze­a­re­nak, txotxongilo bat ba­gi­na bezala bizitzea... Baina azkenean, nahiz eta ideia horrek indarra izan, hor geratu da. Beste kanta bat badago; Hau. Horren deskripzioa zabala da, eta ezin dut zehaztu zer esan nahi duen, galdetzen badidate ze musika egiten dudan. ‘Hau’ hitzak balio haundia dauka; magikoki hona etortzen naiz. Hau da hauxe, hementxe, orain­txe dagoena.

    «Musikari izaten jarraitu nahi dut»

    Aste honetan bertan eman dituzue 4 kontzertu. Nolako harrera izan duzue?
    Oso oso pozik gaude. Dis­koa atera eta segituan kon­tzertuak eman nahi genituen, baina zail xa­mar zegoen; Josh batetik bestera zebilen. Baina as­te­lehenetik ostegunera lo­tu ditugu, eta Zinemal­di­­arekin batera tokatu da, gainera. Oso pozik gau­de. Jende asko hurbildu da, asteguna izanda ere. 

    Bigarren lan hau Ura patrikan diskoaren jarraipena da? Ala guztiz ezberdina?
    Hari ikusezinarekin obsesionatuta, lehenengotik etorri da bigarrena. Baina ezberdintasunik badago; aurrenekoa, kantutik sor­tu zen, eta Joshek apain­tzen zituen kantuak, jo­tzen dituen instrumendu guztiekin. Gero, zuzene­ko­etan, egokia zen nik zerbait joz gero Joshek beste zerbait jotzea, eta gi­tarra edota ukelelea txa­purreatzen hasi nin­tzen. Bigarren lanean instrumentu horietatik sortu dira kantuak. Aurrekoan ahotsa zen oinarri.

    Berez, biolin-jolea zara. Disko hauek badaukate loturarik horrekin? Ala urrundu egin nahi duzu?
    Nahi nuke bi munduak gehiago elkartu. Ni biolinista akademikoa naiz, hori dut ogibidea, eta gau­z­a eder asko eta ez hain ederrak jaso ditut. Asko ikasi dut teknikoki, baina kontserbatorioan ikasteak mugak jartzen ditu musikari konpleto bezala. Gauza batean espezializa­tzen gara. XVI. mendeko musikariek, instrumentu asko jotzen zituzten, eta sortu, eta inprobisatu. Hori guztia zen musikari izatearen parte. Baina gu espezializatu egiten gara; onura dakar batetik, baina bestetik, galera. Kantuak sortzea, pentsatu gabe, ikasgai haundia izaten ari da, baina biolinetik urruntzen nau, eta ez dakit nola atera hortik. 

    Etorkizuneko erronka ote?
    Ikasgai bat da dena, eta bi munduak uztartzea gustatuko litzaidake etorkizunean. Baina etorkizuna misterioa da neretzako. Musikari izaten jarraitu nahi dut. Ikus dezagun! 

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894