2019/02/18
  • Pagoagan izango da aurreneko geldialdia.
    Pagoagan izango da aurreneko geldialdia.
  • albistea//SANTA AGEDA

    Aurreneko makilkadak bihar, gaztetxo eta helduek

  • Ur-Mia elkarteko kideak, aldiz, Santa Ageda bezperan ibiliko dira, etxez etxe. 

  • EREÑOTZU
    2019/02/02 00:00 Larunbata
  • Otsailaren 5ean da Santa Ageda eguna, eta tradizioari jarraituz, Euskal Herri osoan zehar makilkadak jo eta jo ibiltzen dira herritarrak aurreko egunean, santa eskean. Ereñotzun tradizioari eutsi egiten diote oraindik. 

    Familiartean, bihar
    Astelehenarekin izango da oraingo honetan, Santa Ageda bezpera, eta hori horrela, bihar egingo dute erronda, txikienek. Katiluzar Gu­raso Elkarteak antolatuta, goizeko 09:15etan abiatuko dira eskolatik gaztetxo eta gurasoak. Handik Pa­goagara joango dira; handik behera egingo dute, eta gero, Lastaolatik gora osatuko dute ibilbidea. 

    Eguerdi aldean, Ereñotzun kantatuko dute, eta bazkari eder batekin borobilduko dute, elkartean. 

    Ur-Mia elkarteak, bezperan
    Bezperako zitari eutsiko diote, aldiz, Ur-Mia elkarteko kideek. Arratsaldeko 16:30ak aldera abiatuko dira Pagoagarantz, eta bertan hasiko dute, ibilbidea. Han hasi, eta Lastaola inguruan dauden etxeetan kantatuko dute. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251