2018/11/16
  • Herrigunean dago denda jartzeko lokala, eta 70 m2 inguru dauzka.
    Herrigunean dago denda jartzeko lokala, eta 70 m2 inguru dauzka.
  • albistea//DEIALDI PUBLIKOAK

    Denda zerbitzurako lokala, egokituta

  • Auzo Udalak beharrezko inbertsioa egin du lokala egokitzeko. Hau ustiatzeko lehiaketa publikoa argitaratuko du orain; baita Irrintzi taberna ustiatzeko lehiaketa ere.

  • EREÑOTZU
    2018/10/27 00:00 Larunbata
  • Oraindik argitaratu ez bada ere, gutxi faltako du, urria bukatzerako argitaratu nahi baitu Ereñotzuko Auzo Udalak bertan denda zerbitzua ematea esleituko duen deialdi publikoa. Hernaniko Udalaren webgunean, www.hernani.eus hel­bi­­dean argitaratuko da, ‘Kon­tra­tatzai­learen profila atalean’. 

    Deialdi horrekin batera, beste bat ere argitaratuko da; dagoeneko martxan dagoen Irrintzi tabernaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa, hain zuzen. Izan ere, gaur egun bertan ari direnek ez dute jarraituko, abendutik aurrera.

    Dendan, oinarrizko produktuak
    Denda jartzearen hel­­burua da «oi­narrizko elikagai eta egune­ro­kotasuneko bes­te produktu eta zerbitzuak es­ku­ratzeko gu­ne bat sortzea». Ho­rretarako, lo­ka­la eskuratu eta bertako jar­du­era martxan jar­tzeko behar di­ren inbertsi­o­ak egin ditu, eta ho­nen ustiaketa esleitzeko deialdi publikoa ate­rako du, bi ur­te­rako, luzatzeko aukerarekin.

    Lokalak 70m2 inguru dauzka, herrigunean dago, Hernani eta Goizuetara dijoan errepidearen ertzean, eta aparkatzeko lekua dauka. Denda martxan jar­tzen duenak ez du kanon edo alo­kairurik ordainduko, «bi­de­ra­garritasuna ziurtatzeko».

    Irrintzi ere, lehiaketan
    Bestalde, Irrintzi tabernaren ustiapena esleitzeko ere lehiaketa publikoa irekiko da laster. Izan ere, orain bertan ari direnek ez dute kontratua berrituko abendutik aurrera.

    Tabernak 50 m2 ditu, eta 40m2 inguruko terraza, eta helburua du «inguruko biztanleen­tzat elkargunea izatea». kafea, edariak, otorduak, pintxoak, goxokiak eta antzeko zerbitzuak ematen ditu. Era berean, bisitarientzat informazioa eskuratzeko puntua ere izan behar du. 

    Taberna ustiatzen duenak ere ez du kanonik ordaintzen, baina frontoiko aldagela eta komun publikoak ireki, itxi eta garbitzea eskatzen zaio.

    Aurkezteko, 20 egun
    Behin deialdiak argitaratuta, 20 eguneko epea izango da aurkezteko.

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894