2018/09/21
  • Andoni Lizeaga, Lander Unzueta eta Mikel Mendizabal, Easo Politeknikoko eskaileretan.
    Andoni Lizeaga, Lander Unzueta eta Mikel Mendizabal, Easo Politeknikoko eskaileretan.
  • albistea//INGURUMENA

    «Ibai ertzeko zabor pilaketa arazo historikoa da»

  • Urumea ibai ertza kontserbazio bereziko gunetan banatu, bainurako eremuak zehaztu eta edonola aparkatzeari trabak jartzeko proposamenak egin dituzte Easo Politeknikoko ikasleek; baita sentsibilizazio kanpaina martxan jartzekoa ere, «ibai bazterraren erabilpen desegokiari aurre egiteko».

  • EREÑOTZU
    2018/07/07 00:00 Larunbata
  • Lehendik ibaia garbitzeko saioak egin badira ere, kon­tzientziazioa garrantzitsua de­la argi dauka Ereñotzuko Auzo Udalak. «Zabor pilaketak garbitzeko saioak egin dira lehenago, baina emaitzak nahiko antzuak dira, berriro gertatzen baita», azaldu du Andoni Lizea­ga, Ereñotzuko Auzo Udaleko or­dezkariak.
    Horregatik, harremanetan jarri ziren Easo Politek­ni­ko­ko Ingurumen Hezkuntza eta Kon­­trola Goi Mailako zikloko ikas­le eta irakasleekin, konpo­n­­bidea bilatzeko. Bi urteko lanketaren ondoren, emaitzak ikus­ten hasiko dira, udara honetan. Hasteko, informazio panelak jarriko dituzte, zaborrak non utzi daitezkeen adieraziz, eta baita ere, ingurune honetako flora eta faunaren inguruko eta bertako ondare industrial eta kulturalaren in­gu­ruko azalpenekin. Aurre­ra­go, eremuak ba­na­tzea da as­moa.

    Urumea bazterreko arazoa, «ikasteko aukera aparta»
    Orain bi urte jarri zen harre­ma­netan Ereñotzuko Auzo Uda­la, Donostiako Easo Poli­tek­­nikoa, Lanbide Heziketako ikastetxearekin. «Ibai bazterraren erabilpen desegokiak, udatiarrenak, bereziki, arazoak sortzen ditu: zabor pila geratzen da ibai bazterrean. Horrez gain, moto, bizikleta edota kotxeak ere, behar ez diren tokian uzten dira... Baina ibai ertzeko zabor pilaketa da nabarmenena, eta arazo historikoa da», azaldu du Lizea­gak.
    Hori horrela, Auzo Udala eta Hernaniko Udala koordinazio bileretan biltzen hasi ziren, konponbidea bilatu nahian, eta ibaia garbitzeko saiakerak ere egin izan dituzte. Baina «pre­bentzio lana» behar dela ikusi zuten, eta Easo Politek­ni­kora jo zuten. «Ingurumen Heziketa eta Kontrola arloari planteatu genion arazoa».
    Arazao hori, «ikasteko au­ke­ra aparta» iruditu zitzaien bertako ikasle eta irakasleei, Mikel Mendizabal irakaslearen hitzetan. «Propo­sa­mena jaso genuen. Ara­zo­a­ren berri eman ziguten, gure­tzako baliagarria ote zen jakiteko, eta dudarik gabe; metodologia honekin egiten dugu lan. Arazoei konponbideak ematen. Besteetan ez dira beti kasu errealak izaten, eta beraz, hau kasu erreala izanda, guretzat goxokia da». Horrela, arazo baten berri jakitean, jatorria aztertu eta irtenbideak lantzen dituzte, eta horixe egin dute Ereñotzun ere.

    «Arazoa ez da Ereñotzukoa bakarrik; baizik eta bailara osokoa»

    Teoriatik praktikara,
    bi urtetan
    Ingurumen Hezkuntza eta Kon­trola Goi Mailako zikloko ikas­leek egin diote aurre erron­kari, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan. Diagnosti­koa egin, eta arazoa bideratzeko proposamen zerrenda egin zuten aurrena.
    Baina zikloko bigarren mailan proiektua ere garatu behar izaten dute, eta baita praktikak egin ere. Hain zuzen, praktikak Hernaniko eta Usurbilgo In­gurumen teknikariekin egin dituzte bi ikaslek, Ereñotzuko proiektuari lotuta. «Hezkuntza proiektu bezala, aukera oso ona da. Zoritxarrez, ingurumen arazoak badira, baina guretzat, lan egiteko aukera dira. Bestela, teoritzatu bakarrik egingo genuke», azaldu du Mendizabalek.
    Lander Unzueta eta Iñaki Otegi dira praktikak egin dituzten ikasleak, eta horrela, teknikariekin landu ahal izan dute Ereñotzuko proiektua ere. Egin­dako proposamenak mar­txan jartzeko pausua eman dute.

    «Zoritxarrez, ingurumen arazoak badira, baina guretzat, lan egiteko aukera dira. Bestela, terorizatu bakarrik egingo genuke»

    «Jendeak, orokorrean, ez daki zer daukagun Ereñotzun»
    Ikasleek pixkanaka heldu zioten gaiari. «Aurrena ‘arazoaren zuhaitza’ deitzen genuena egin genuen, eta hortik, ‘helburu zuhaitza’ atera, eta horrekin, plana edo ekintzak proposatu. Konturatu ginen ibai bazterraren erabilera desegokia egiten zela, zaborrak uzten zirela. Baina beste alderdi batzuei ere eman nahi izan diegu garran­tzia: inguruko ondare industrialari eta KBE (Kontserbazio Bereziko Eremu) izaerari».
    Hiru ardatz horien bueltan, hainbat ekintza garatu dituzte gero. «Ekintza ia guztiak prebentziozkoak dira. Arazoa konpontzea beti da errazagoa prebentzio lana eginda. Garbiketa kontzientziazio lana da». Be­raz, informazio panelak jar­tzen hasiko dira guztia praktikara eramaten, uda honetan bertan. «Panelak jarriko ditugu, zabor ontziak non dauden adieraziz eta nola birziklatu edo berrerabili azalduz. Eta KBE eremuaren inguruko eta ondare industrial eta kulturalaren inguruko informazio panelak ere jarriko ditugu. Jendeak, orokorrean, ez daki zer daukagun Ereñotzun: burdinolak, Hernaniko ibilbide sarea, bertako flora eta faunaren osagai garrantzitsuak...».
    Udara honetan, beraz, gal­tza bete lan izango dute. Baina lanean jarraitzeko asmoa daukate. «Ekintza batzuk udara honetan egingo ditugu. Baina besteak, aurrerago egin nahi genituzke. Asmoa da Urumea kontserbazio bereziko gunetan banatzea, eta eremuak zehaztea bainurako, eta era berean, edonon aparkatzeari trabak jartzea».
    Guztiz zehaztu gabe ere, bes­te mila ideia dauzkate buruan: sare sozialetan zabal­tzeko bideoren bat, dagoeneko eginda dagoen dokumental batekin uztartuta... «Arazoaren berri zabaltzea» da helburua.


    Esperotako emaitzak iritsi bitartean, pozik
    Dena martxan jarri, eta itxoin egin beharko da, espero den emaitza lortu den ala ez ikusteko: jendea kontzientziatu eta Urumea ibai bazterra zaindu.
    Azken emaitza horien zain egon beharrik gabe, ordea, pozik agertu dira denak, ekimenarekin. «Guretzat aukera ederra da», dio Lizeagak. «Auzo Uda­lean arduratuta ginen arazoarekin, eta Hernaniko Udale­an ere bai. Arazoa ez da Ere­ño­tzukoa bakarrik; baizik eta bailara osokoa». Mendizabal irakaslea ere «poztu» egin da, «proiektua garatzeko bidean ikusita». Ikasleek onartzen dute «hasieran zaila» iruditu zitzaiela guztia; «urruti ikusten genuen». Baina, dagoeneko, errealitate bat da. «Ikasle finak izan zarete. Goi mailako teknikariak zarete dagoeneko!», aitortu die Lizea­gak. Urumea ibai ertzera ger­tura­tzen den guztia ere, udatiarra edo bertakoa, maila berera iristea besterik ez da falta.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163