2018/06/20
  • Ereñotzun izango da, gaurkoan ere, Aimar Irigoien harrijasotzailea.
    Ereñotzun izango da, gaurkoan ere, Aimar Irigoien harrijasotzailea.
  • albistea//EREÑOTZU SAN ANTONIO JAIAK

    Harriak bertsotan eta aizkorak dantzan, San Antonio egunean

  • Gaur hasiko dira San Antonio jaiak, Ereñotzun. Eguerdian botako du txupinazoa, Katiluzar Guraso Elkarteak, eta gauera arte luzatuko da festa: herri kirolak, bertsolariak, dantza emanaldia, afaria...

  • EREÑOTZU
    2018/06/13 00:00 Asteazkena
  • Mendi lasterketarekin eta mus txapelketarekin giroa berotzen hasita, gaur lehertuko dira San Antonio jaiak, Ereñotzun. Eguerdiko 12:00etan botako du txupinazoa, Auzo Udaleko bal­koitik, Katiluzar Guraso Elkar­teak; eta suziriak zeruan eztan­da egin bezala, Ereñotzuko pla­zan elkartuko dira auzotarrak, herri kirol saioaz gozatzeko.

    Izan ere, ez da nolanahiko erakustaldia izango, momen­tu­ko herri kirolari onenetako laurekin: Aimar Irigoien eta Izeta IV harriak jasotzen, eta Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mu-gerza aizkorarekin.

    Ez dira nolanahikoak izan­go, ezta ere, Unai Agirreren eta Agin Labururen bertso saioa, Ereñotzuko eta Ttarla taldeko dantzariek arratsaldean eskai­niko duten emanaldia, eta fron­toian jokatuko diren bi pelota partiduak. Eta borobiltzeko, el­karrekin afalduko dute fronto­ian: norberak eramango du ja­tekoa etxetik, baina Jai Batzor­deak jarriko ditu edaria, aul­ki­ak eta mahaiak.

    Bihar atseden hartu, eta ostiraletik igandera festa
    Jaiek eten bat egingo dute bihar, baina ostiralean buel­ta­tuko dira, Txirrita eskolaren kurtso bukaerako jaial­dia­re­kin; eta ordutik, igan­de iluntzera arte luzatuko da jai giroa. Bes­teak beste, harri tiran ariko dira ostiralean, herri afaria­ren aurretik; herri kirol desafioak erakarriko du jendea, larun­ba­tean; eta ber­tso jaialdi haundi batekin bukatuko dira jaiak. 

    EREÑOTZUKO SAN ANTONIO JAIAK

    GAUR, asteazkena
    12:00, Katiluzar Guraso Elkarteak ha­siera emango die jaiei, suziriak jaurtiz. 
    Jarraian, Herri kirolak, Ereñotzuko 
    plazan: Aimar Irigoien eta Hodei Irure­tagoiena (Izeta IV) harrijasoitzaileak, eta Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza 
    aizkolariak.
    Ondoren, Bertsolarien saioa: Unai Agirre eta Agin Laburu.
    17:00, Ereñotzuko eta Ttarla taldeko dantzarien emanaldia.
    18:00, Pelota partiduak, frontoian: mutilak eskuz (Agirre-Insausti/G.Ariz­mendi-E.Ariz­men­­di) eta neskak palaz.
    20:00, Afaria frontoian, norberak etxetik eramandakoarekin. Edaria, aulkiak eta mahaiak jarriko ditu Jai Batzordeak.

    ETZI, ostirala
    15:00, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
    16:30, Haur jaialdia, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: jolasak, merienda, HiSelfie gaztetxoentzat...
    19:00, Emarri taldearen eta Ereñotzu­ko gazteen harri tira erakustaldia.
    20:30, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien aurreneko saioa.
    21:00, Herri afaria frontoian. Txartelak salgai Irrintzi tabernan.
    Jarraian, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien bigarren saioa.
    00:00, Denok plazara! Denak aurreskua dantzatzera!
    00:30, Beñat Igerabide bakarlariaren kontzertua, txosnan.
    Ondoren, DJ DZ.

    EKAINAK 16, larunbata
    11:00-13:00, Puzgarriak, frontoian.
    Goizean eta iluntzean, Hernaniko Gazte Olinpiadak.
    17:00-19:00, Bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketaren aurreneko tiraldia.
    18:00, Desafioa, aizkoran eta korrika, futbol zelaian: Roxario Pikabea eta  Arria VI, Arria Vren kontra.
    20:30-21:30 eta 00:30etatik aurrera, Laiotz taldearekin parranda.

    EKAINAK 17, igandea
    08:30, Hernaniko txistulariekin diana, bailaran barrena.
    11:30, Pelota partiduak, frontoian: emakumezkoak eskuz (Espinar-Mendiza­bal/Arrieta-Ruiz de Larramendi) eta gizonezkoak eskuz (Labaka-Aizpitarte/
    Arrieta-Apezetxea).
    12:00, Sagardo dastaketa plazan, 
    Ur-Mia elkarteak antolatuta. Sagardo­tegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.
    18:30, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Aimar Karrika.
    Ondoren, Errifaren zozketa, eta jaiei bukaera emateko suziriak.

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894