2018/08/20
  • albistea//KARTEL LEHIAKETA

    Festetako kartel lehiaketako lanak, maiatzaren 17ra arte

  • Parte hartzeko epea ireki da eta edonork hartu dezake parte ­San Antonio Jaiak 2018, Ereñotzu izenburupean.

  • EREÑOTZU
    2018/04/21 00:00 Larunbata
  • Maiatzaren 17ra arte, irekita dago Ereñotzuko San Antonio jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Ohi bezala, edonork hartu dezake parte, eta lanak kultur etxera eraman behar dira: 12cm x 32cm-ko neurrikoak, paperezko formatuan edo formatu digitalean; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. San Antonio Jaiak 2018, Ereñotzu izenburua jarri behar zaie kartelei. Helbide honetan aurkeztu be­har dira lanak: Ereñotzuko Olak Auzo elkartea, Ereñotzu 2 (Kultur-etxea), 20128 Hernani. Lana kartazal haundi batean aurkeztuko da, eta egilearen datu­ak bere barnean egongo dira.

    Sari bakarra, 100 eurokoa, izango da
    Saritutako lana auzo elkartearen jabetzan geratuko da eta irabazleak 100 euro jasoko ditu. 
    Irabazle suertatzen ez diren lanak, ekainaren 11tik 15era jaso ahal izango dira auzo elkarteko kideekin harremanetan jarriaz.
    Lehiaketan esku hartze hu­tsak, berez adierazten du, lehiakideek onartzen dituztela oinarriak. 

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894