2018/04/23
  • albistea//HITZALDIA

    Konstelazio familiarren inguruko saioa, ostiralean

  • Arantxa Pardo Gaztelumendik eskainiko du, apirilaren 20an, arratsaldeko 19:30etan hasita Auzo Etxean.

  • EREÑOTZU
    2018/04/14 00:00 Larunbata
  • Datorren ostiralean, api­rilaren 20an, konstelazio familiarrei buruzko saioa eskainiko du Arantxa Par­do Gaztelumendik. Auzo Etxean izango da, arra­tsaldeko 19:30etan hasita.

    Azaldu du, lan terapeu­tikoa egiten dela konstelazio familiarrekin: «de­nok daramazkigu motxilak, zama sistematikoak, familiatik hartzen direnak; eta horiek askatzen laguntzen dute konstelazio familiarrek. Horren atzean, sintoma batzuk egoten dira; izan liteke gai­xotasun edo ezin bat, fisikoa edo emozionala, eta tinbre moduko bat da, erakusten duena norberak daukan motxila hori. Askotan pentsatzen dugu, ez dugula izan nahi familiako norbait bezala, eta konturatzen gara, gauza berak egiten ditugula. Horrek esan nahi du, badagoela zerbait, harremana zailtzen duena».

    Informatiboa izan­go da saioa, baina baita praktikoa ere, «norbait anima­tzen bada lantxo bat egitera», aurreratu du.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894