2018/02/24
  • Pagoagara iristerako, zain zeuzkaten auzotarrak.
    Pagoagara iristerako, zain zeuzkaten auzotarrak.
  • albistea//SANTA AGEDA

    Kolpeka lurra esnatu, eta zerua isilarazi

  • Atzeratu egin ziren Ereñotzun. Euriaren eraginez, Santa Ageda erronda berandu hasi zuten, baina gogotsu eta indarrez.

  • EREÑOTZU
    2018/02/10 00:00 Larunbata
  • Santa Ageda bezpera euritsua tokatu da aurten, baina horrek ez ditu ereñotzuarrak kikildu.

    Igandean, sekulako jasa bota zuela-eta, atzeratu egin zuten errondan ateratzeko or­dua, baina behin aterata, gogotik ekin zioten kantuari eta makilak astintzeari. Agian horrexegatik, atertu egin zuen puska baterako, eta makilkada horiekin esnarazi zuten lurra.

    Pagoagatik hasita, Larre Gaineraino
    Urtero bezala, Ur Mian jarri zuten hitzordua, eta Pagoagara abiatu ziren aurrena. Aurten­goan auzotarrek ere lagundu zieten, kantuan.
    Handik Lastaolarako bidea hartu zuten gero, etxez etxe eta baserriz baserri kantatzeko.

    Bukaera, beti bezala, Larre Gainen egin zuten, eta azken saioa, nola ez, aurrekoak baino luzexeago joan zen. Horrela, indarrak berreskuratzeko ai­tza­kian, afariarekin borobildu zuten saioa.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • LOGIKALINE enpresak Hernaniko Euskaltel dendan arratsaldez lan egiteko lanpostua eskaintzen du. Lan kontratua, formazio sendoa eta lan-talde egonkorra eskaintzen du. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera

    Telefonoa: -


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678