2018/10/16
  • albistea//EREÑOTZU EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

    Ereñotzuarrak, beren ordezkaritzaren bila

  • Bihar izango da Euskal Herriko Mus Txapelketaren aurreneko kanporaketa Irrintzi tabernan, arratsaldeko 16:30etan hasita.

  • EREÑOTZU
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Abenduan aurkeztu zuten aurtengo Euskal Herriko Mus Txapelketa prentsau­rre­an, eta bertan azaldu bezala, ur­tarrilaren 31ra arte luza­tuko da aurreneko kanpora­ke­­ten fasea. Fase honen ba­rru­­an, bihar egingo da au­rre­nekoa Ereñotzun. 

    Irrintzi Taberna, jokaleku
    Arratsaldeko 16:30etan eman­­go zaio hasiera txapel­ketari, Irrintzi Tabernan. Or­duan egingo dute zozketa, au­­rretik izena eman duten bi­koteen artean txapelketari hasiera emateko. Izena ema­terakoan, 20 euro ordaindu beharko dira, bikoteko. 
    Euskal Herriko Mus Txapelketan aurrera egiteko aukera emateaz gain, Fago­llaga jatetxean bazkari bat irabaziko du garaileak.

    Herrialdetako finalak, otsailaren 24an
    Zazpi herrialdeetako kanpo­raketak izango dira bigarren faseko partidak; eta horiek otsailaren 24an jokatuko dira, aurrerago zehaztuko diren txokoetan.
    Azkeneko fasea, aldiz, fi­nal haundiarena Lapurdiko Uztaritzen izango da aur­tengoan, martxoaren 10ean.

    Arautegia, webgunean
    Partehartzaileek arauak argi izan ditzaten: www.­eus­ka­lhe­rri­­komustxapelketa.org.

Iragarki merkeak

  • Onddi Akademia: LH, DBH eta Batxilerrerako laguntza, maila berdineko talde murriztuak. Astelehenetik Ostiralera 15:30 - 20:00. Urbieta kalea 7.

    Telefonoa: 688719571


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894