2018/01/22
  • Maritxu Aranburu, Santa Luziako azokan jarri zuten postuan.
    Maritxu Aranburu, Santa Luziako azokan jarri zuten postuan.
  • albistea//MARITXU ARANBURU

    Artisau lanak ordaintzeko, ‘kriptotxanpon’ modernoak

  • Txanpon digitalekin ordaintzeko aukera jarri zuten Maritxu Aranburu ereñotzuarrak eta Dawa Fernandez donostiarrak beraien postuan, Zumarraga eta Urretxun. Gaur, Tolosan.

  • EREÑOTZU
    2017/12/23 00:00 Larunbata
  • Ezezagunak dira askorentzat, oraindik, kriptotxanponak edo txanpon digitalak; «baina uste baino gehiagok entzun dute zerbait horri buruz», diote Ma­ritxu Aranburu ereñotzuarrak eta Dawa Fernandez donostiarrak. Orain bi aste, Zumarraga eta Urretxuko Santa Luzia azokan, beraiek eskuz egindako bufanda, txano, turbante eta pitxien postuan, kartel bat jarri zuten: txanpon digitalekin or­daindu daiteke.
    «Jendea harrituta geratzen zen! Batzuek ez zuten sekula entzun, baina hori zer da? zioten; beste batzuek, aldiz, bazekiten zerbait, eta begira, txanpon digitala! komentatzen zu­ten beraien artean. Atentzioa deitu zuen asko», dio Aranburuk.
    Berak onartzen du, ez duela «askorik kontrolatzen horri buruz. Badirudi laster egongo dela oso zabalduta, eta errazagoa izango dela ordaintzeko. Dena oso azkar doa, niretzat exajeratu xamar. Baina Dawak asko kontrolatzen du horri buruz», kontatu dio Kronikari.

    «Pixkanaka kriptotxanponak normalizatzea da asmoa»
    Azokan, postura gerturatu eta txanpon digitalei buruz galde­tzen zutenei, Dawa Fernande­zek ematen zizkien azalpenak. Eta Kronikari ere azaldu dio: «kriptografia erabiltzen duten txanponak dira, balio eskualdaketa bezala ulertuta, ez ba­ka­rrik dirua. Eta kriptotxanpon mota asko daude. Guk lau jarri genituen aukeran, azokan or­daintzeko: bitcoin eta ethereum izenekoak batetik, ezagunagoak direnak; urrea bezala dira, balio haundia daukate baina transferentziak oso garestiak dira. Eta bestetik, litecoin eta dash, transferentziak merkeago ateratzen direnak. Nik dozena bat txanpon mota baino gehiago dauzkat».
    Hain justu, arlo horretan egi­ten du lan Fernandezek: «kriptoekintzailea naiz, nolabait esa­teko; kriptotxanponen komunikazio eta garapenean egiten dut lan, eta azokakoa, izan zen modu bat hori normalizatzen hasteko; eta bide batez, analisi soziologiko bat egiteko, zenbat ezagutzen den. Sortu zuen es­pektazioa izaugarria izan zen». Gaur, Tolosako azokan egongo dira, eta ez da faltako aukera, kriptotxanponez ordaintzeko.