2017/12/18
  • albistea//NEGULEKUAK

    Negulekuetan izenematea, zabalik

  • EREÑOTZU
    2017/12/02 00:00 Larunbata
  • Dobera Euskara Elkarteak Negulekuak antolatu ditu aurtengo Gabonetako jai-egunetarako ere, eta Ereñotzuko Katiluzar Guraso Elkarteak eta Auzo Udalak ere bat egin dute antolaketan. Horrela, izenematea irekita dago abenduaren 15era arte, Dobera Euskara Elkartean (Larramendi kalea 11, Hernani/943 33 27 39/dobera@dobera.eus). Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era arte izango da aukera Negulekuetan, kantu, jolas tailer eta abarrekin euskeraz gozatzeko. Txanda batean edo bestean eman dezakete izena, 3 eta 10 urte bitarteko haurrek. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894