2017/12/18
  • albistea//TXIRRITA ESKOLA - TABAKALERAKO ESKOLA ALDIRIAK

    Txirrita aukeratu du Tabakalerak, jolastokia aldatzeko

  • Tabakalerak hirugarrenez jarri du martxan ‘Eskola aldiriak’ deialdia, Tabakalera eta hezkuntza zentroen artean aliantzak eraikitzeko, eta artea eta hezkuntza uztartzen dituzten proiektuak garatzeko. Txirrita aukeratu dute.

  • EREÑOTZU
    2017/06/17 00:00 Larunbata
  • Datorren ikasturtean garatu nahi dituen bi proiektuak aukeratu ditu Tabakalerak, Eskola aldiriak deialdiaren hirugarren edizio honetara aurkeztu diren ikastetxeen artean, eta aukeratuetako bat izan da Txirrita eskolak aurkeztu duena: Harremangune berri baterantz.  Bestea, Eskoriatzako Ariz­men­di eskolarena izan da.

    Jolasgune berria
    Tabakalerako hezkuntza arloak bultzatzen duen deialdi honen helburua da Tabakalera eta hezkuntza zentroen artean epe luzeko aliantzak eraiki­tzea, eta artea eta hezkuntza uztar­tzen dituen poriektu kolaboratibo bat garatzea.
    Txirrita eskolaren kasuan, eskolak daukan behar edo de­sio batetik abiatuta, hezkuntza ko­mu­nitatean harremanak ger­ta­tzen diren espazioarekin lo­tura daukan proiektua da bultzatuko dena: jolastokia berri­tuko da. Ho­rre­la, ikastetxea eta au­zo­aren arteko harremanak sus­tatzeko es­pazio berri bat sortu nahi da, aisialdi, kultur eta arte esperientzien bitartez. Zer mo­tatako aisialdi eta kultur dinamikak nahi ditugu? galderari eran­tzun diote, horretarako. 

    Komunitate osoaren babesa
    Atzo bertan eman zuen berria jakitera, Tabakalerak, eta ikastetxeak azaldu du proiektuak dagoeneko komunitate osoaren babesa daukala: eskola, guraso, Udala... «Gure Hezkuntza Pro­iektua berrikusten hasi ginenean, denon artean landu ge­nuen zein behar genituen, eta detektatu genuen jolastokia be­rri­tzeko beharra. Horrela aurkeztu ginen Tabakalerako deialdira. 7.000 euroko aurrekontua izango dugu ikasturte osoan zehar proiektua garatzeko, eta guraso eta Udalarekin ere landuko dugu. Auzoaren­tza­ko ere izango da». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660