2018/02/24
  • albistea//GIPUZKOAKO HERRIARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

    Ezustekorik ezean, hurrengo fasean ereñotzuarrak

  • EREÑOTZU
    2017/03/11 00:00 Larunbata
  • Izugarrizko arrakasta eginda bueltatu ziren aurreko astean ereño­tzuarrak Irundik. Txingudi 1 taldeko kideen aurka 6-18 irabazita, eta ezustekorik izan ezean, hurrengo faserako txartela eskuratzeko aukera izan zuten bertan. Bertsotarako abilezia erakutsi zuten bertan Ibon Miner, Aritz Zerain, eta Iñaki Zelaia ereñotzuarrek, eta Amaia Otxotorena ibili zen epaile lanetan. Atzo, Kronikaren erredakzioa itxi ondoren jokatu zuten Azkoitia eta Irunek aurreneko faseko azkeneko saioa, eta horren arabera, jakingo dute ereñotzuarrek hurrengo fasean dauden ala ez. Dena den, ezustekoa beharko da ereñotzuarrek aurrera ez egiteko. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak Hernaniko Euskaltel dendan arratsaldez lan egiteko lanpostua eskaintzen du. Lan kontratua, formazio sendoa eta lan-talde egonkorra eskaintzen du. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera

    Telefonoa: -


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660