2018/10/22
  • 1936ko ekainaren 3an hil zen Jose Manuel Lujanbio Retegi, ‘Txirrita’.
    1936ko ekainaren 3an hil zen Jose Manuel Lujanbio Retegi, ‘Txirrita’.
  • albistea// EREÑOTZU TXIRRITAREN HERIOTZAREN 80. URTEURRENA

    Txirrita gogoan, maiatzetik azarora bitartean

  • Txirritaren heriotzaren urteurrena ospatzeko bi hitzaldi eta mendi irteera antolatu dituzte hil honetan, hasteko.

  • EREÑOTZU
    2016/05/07 00:00 Larunbata
  • Ereñotzuko bertsolari haun­dia hil zela 80 urte beteko dira ekainaren 3an, eta egitarau potoloa prestatu dute urteurrenaren buel­tan, maiatzean hasi eta udazkenera bitartean. Gai­ne­ra, Ereñotzun bakarrik ez; Aranon eta Urnietan ere izango dira ekitaldiak.

    Maiatzean, 3 zita
    Hasteko, hil honetan bertan, bi hitzaldi eta mendi ir­teera izango dira. Asteaz­kenean izango da aurreneko hitzaldia; igandean, mendi buelta; eta hilaren 25ean, beste hitzaldia. 

    *Argazkia: Iturria: www.flickr.com. Txirrita artaburuak aletzen Gazteluene baserrian, 1930 aldean. Ezker eskubi: Marcial eta Bernardo Erauskin Arrieta, Txirrita eta Fermina Erauskin Lujanbio.

    TXIRRITAREN HERIOTZAREN 80. URTEURRENA

    Maiatzak 18: Koldo Izagirreren hitzaldia: Txirritaren erreminta batzuk. 19:00etan Ereñotzuko Auzo Etxean. 
    Maiatzak 22: mendi buelta, Txirritaren bertsoekin lotura daukaten puntuetan barrena, haren bertsoak kantatuz. 3-4 ordu.
    Maiatzak 25: Luzia Alberro historialariaren hitzaldia: Bertso­la­rien ahoz modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoa. 1830-1936. 19:00etan Ereñotzuko Auzo Etxean.  
    Ekainak 4: Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Ondoren, bazkaria Larre Gain sagardotegian, eta trikiti erromeri emanaldi berezia, Xabier Solano, Jonmari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikarekin.
    Ekainak 10: Txirrita eskolako haurren emanaldia Txirritaren inguruan, 15:00etan.
    Ekainak 12: San Antonio jaietako bertso jaialdia, arratsaldeko 18:30etan.
    Iraila: Estitxu Eizagirre eta Eñaut Agirrerekin mahai-ingurua: Urumea bailarako bertsolaritza liburutik tiraka (Udazken kulturalaren barruan).  
    Iraila-urria: Bertso jarri musikatuen afari-merienda Eñaut Agirre eta Ereñotzuko musikariekin. (Udazken kulturalaren barruan).  
    Maiatzak 14, Aranon: Bertso afaria, Kontsejun.
    Irailean, Urnietan: Gabon Txirrita antzerki herrikoia.

     

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894